32. ALDIZKARIA - 2002ko martxoaren 13a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

193/2002 EBAZPENA, otsailaren 12koa, Herrilan zuzendari nagusiak emana. Honen bidez "Caparrosoko udal mugapean Zaragoza-Altsasu trenbideko 116/019 eta 117/491 k.p.etan dauden pasaguneak kentzea" izeneko oinarrizko proiektua teknikoki onetsi, desjabetzapen espedienteari hasiera eman eta ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzen da.

Trenbide eta Aireportuetako Azpiegituren Zerbitzuak txostena aurkeztu du, "Caparrosoko udal mugapean Zaragoza-Altsasu trenbideko 116/019 eta 117/491 k.p.etan dauden pasaguneak kentzea" izeneko oinarrizko proiektu teknikoa onets dadin. Kontrata bidezko exekuzio aurrekontua 460.346,57 eurokoa da, eta 5 hilabetean egin behar dira lanak.

Egin beharreko lanak, laburbildurik, honakoak dira: bide berri bat eginen da, 400 metro luze eta 7,00 zabalekoa, 116/046 k.p.an trenbidea gainetik pasatuko duena bao bakarreko 28 m-ko pasabide baten bitartez eta trenbidearen bi aldeetan dauden bideen sarearekin lotuko du; horrek guztiak proiektatutako obrak bukatu ondoren bi pasaguneak ixteko aukera emanen du, izan ere ez da inolako arazorik izanen gaur egun pasagune horiek erabiliz iristen den finka guztietara sartzeko.

Obrek ukitutako sarbide, zerbitzu eta instalazio guztiak lehen zeuden moduan uzteko asmoa dago.

Azkenik, aipatu Zerbitzuak txostenean adierazi du komeni dela lanek ukituriko ondasun eta eskubideen desjabetzapen espedienteari hasiera ematea eta egiten den proiektuan sartu ahal izatea, jendaurrean paratzen den aldian aurkezten diren alegazio baietsiak, horrelakorik bada.

Horrenbestez, Trenbide eta Aireportuetako Azpiegituren Zerbitzuak adierazi eta proposatutakoarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen Foru Legearen 36.2 artikuluak emandako ahalmenak eta Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak urriaren 7ko 3912/1999 Foru Aginduaren bidez emandakoak ere erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Onespen teknikoa ematea "Caparrosoko udal mugapean Zaragoza-Altsasu trenbideko 116/019 eta 117/491 k.p.etan dauden pasaguneak kentzea" izeneko oinarrizko proiektuari. Kontrata bidezko exekuzio aurrekontua 460.346,57 eurokoa da, eta 5 hilabetean egin behar dira lanak.

2. Proiektuak ukitutako ondasunen eta eskubideen desjabetzapen prozedurari hasiera ematea. Zerrenda eranskinean dago.

3. Proiektua eta ukituriko ondasunen eta eskubideen zerrenda jendaurrean paratzea 20 egun balioduneko epean. Epe horretan edozeinek egiten ahalko ditu egoki iruditzen zaizkion ohar edo alegazioak, eta idatziz ekartzen ahal ditu zerrendako akatsak zuzentzeko behar diren datuak. Horretarako proiektuaren ale bat interesatuen eskura egonen da Trenbide eta Aireportuetako Azpiegituren Zerbitzuaren bulegoetan eta Caparrosoko Udaletxean.

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Foru Komunitateko bi egunkaritan argitaratzea.

5. Ebazpen hau jakinaraztea Caparrosoko Udalari, aldez aurretik proiektuaren ale bat igorri baitzaio, Trenbide eta Aireportuetako Azpiegituren Zerbitzuari eta Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuari (Desjabetzapen Atala), behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren hamabian.-Herrilan zuzendari nagusia, Alvaro Miranda Simavilla.

CAPARROSOKO UDAL MUGAPEAN ZARAGOZA-ALTSASU TRENBIDEKO 116/019 ETA 117/491 K.P.ETAN DAUDEN PASAGUNEAK KENTZEA

Obrek ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehaztua

FINKA POLIGONOA LURZATIA TITULARRA / NAN edo IFZ LUR MOTA OKUPAZIOA (m2)

1 6 482 ECHEVERRI PASCUAL, FRANCISCO ALOR INT. 48

NAN: 15731756

2 6 487 GARDE REDONDO, ROSA M.ª ALOR INT. 1678

NAN: 72643998

3 6 489 PASCUAL IRIBARREN, LEON ALOR INT. 2711

NAN: 15578010

4 1 241 PEREZ ARANA, JESUS MARIA ALOR INT. 40

NAN: 72658257

7 5 790 ECHEVERRI PASCUAL, FRANCISCO ALOR INT. 381

NAN: 15731756

8 5 809 MOLINER LUQUI, M.ª TERESA ALOR INT. 1734

NAN: 15776608

9 7 356 LUQUI JIMENEZ, ALBERTO ALOR INT. 1751

NAN: 16011041

10 7 351 JIMENEZ AICUA, RAFAEL ALOR INT. 807

NAN: 15578476

11 6 546 PASCUAL ECHEVERRIA, JESUS ALOR INT. 8

NAN: 15731575

Iragarkiaren kodea: A0202009