32. ALDIZKARIA - 2002ko martxoaren 13a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

EBAZPENA, 2002ko martxoaren 4koa, Lehendakaritzako zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Gobernuaren argitalpenak 2002. urtean banatzeko lanak prozedura irekiaren bidez kontratatzeko eta lehiaketa publikoaren bidez adjudikatzeko espedientea onesten duena.

Lehendakaritzako Zuzendaritza Nagusiko Komunikabide Zerbitzuak lizitaziorako deia egin du Nafarroako Gobernuaren argitalpenak 2002. urtean banatzeko lanak kontratatzeko, honako baldintza hauen arabera:

-Kontratuaren xedea: 2002. urtean Nafarroako Gobernuaren argitalpenak banatzeko lanak eginen dituen enpresa hautatzea.

-Tramitazioa: arrunta.

-Adjudikatzeko prozedura: irekia.

-Adjudikatzeko modua: lehiaketa publikoa.

-Exekuzio epea: 2002. urtea.

Proposamenak aurkezteko epea eta tokia: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik 26 egun naturalekoa, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorrean.

Klausulen plegua: Komunikabide Zerbitzuan (Karlos III.a etorbidea, 2, 2. solairua, Iruña), bulegoko egun eta orduetan.

Proposamen ekonomikoak irekitzeko egun-tokiak: apirilaren 16an, goizeko 9:00etan, aipatu Zerbitzuaren bulegoetan.

Iruñean, bi mila eta biko martxoaren lauan.-Lehendakaritzako zuzendari nagusia, Ángel Serrano Azcona.

Iragarkiaren kodea: A0202404