32. ALDIZKARIA - 2002ko martxoaren 13a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

EBAZPENA, 2002ko otsailaren 28koa, Lehendakaritzako idazkari nagusiak emana, 2001eko ekitaldiko Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergen publizitate kanpaina kontratatu eta egiteko espedientea onesten duena.

Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuak lizitazio deia egin du 2001eko ekitaldiko Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergen publizitate kanpaina kontratatu eta egiteko. Honako hauek dira baldintza orokorrak:

-Kontratuaren xedea: aipatu lanak kontratatu eta egitea.

-Tramitazioa: arrunta.

-Adjudikatzeko prozesua: irekia.

-Adjudikazio modua: lehiaketa.

-Kontratuaren aurrekontua: 180.303,63 euro (BEZa barne).

-Egiteko epea: 2002ko apiriletik ekainera arte.

-Proposamenak aurkeztea: 2002ko apirilaren 12ko 14,30ak baino lehen, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorreko bulegoetan.

-Eskaintza ekonomikoak irekitzea: 2002ko apirilaren 12ko 9:00etan, Komunikabide Zerbitzuan

Administrazio klausulen eta agindu teknikoen pleguak lizitatzaileen eskura daude, aztergai, Nafarroako Gobernuko Komunikabide Zerbitzuan (Karlos III.a etorbidea, 2, bigarren solairua. Iruña).

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren hogeita zortzian.-Lehendakaritzako zuzendari nagusia, Ángel Serrano Azcona.

Iragarkiaren kodea: A0202488