32. ALDIZKARIA - 2002ko martxoaren 13a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

222/2002 FORU AGINDUA, martxoaren 6koa, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emana, "Iruña-Logroño autobia eraiki, zaindu eta ustiatzeko herri lanak" kontratatzeko espedientea onesten duena.

Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak lizitaziorako deia egin du "Iruña-Logroño autobia eraiki, zaindu eta ustiatzeko herri lanak" kontratatzeko, ondoko baldintza orokor hauei jarraikiz:

-Adjudikazio mota: prozedura irekia, lehiaketa.

-Adjudikazioaren epea: Hogeita hamar urte (30).

-Kontratuaren sailkapena: G taldea, 1. azpitaldea, f) kategoria.

-Kontrataren aurrekontua eraikuntza-aldian: 300.247.702, 44 euro (BEZa barne).

-Behin-behineko bermea: 6.004.954 euro.

-Europako Batasuneko Aldizkari Ofizialera bidali zen eguna: 2002ko martxoaren 6a.

-Argibideak emateko bilera: 2002ko martxoaren 20an, eguerdiko 12etan, kontratuari buruzko argibideak emateko bilera bat eginen da. Bertara interesatuak dauden lizitatzaileak joaten ahal dira. Bilera Bide eta Eraikuntza Zerbitzuko laborategian izanen da (Iturrondo kalea 1, Burlatako Industrialdea).

-Proposamenen aurkezpena: 2002ko maiatzaren 30a arte, egun hori barne, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Erregistroan (San Ignazio etorbidea, 3, beheko solairua, Iruña).

-Aurkeztu beharreko dokumentazioa: administrazio klausula partikularren pleguan ageri dena. Agiriek jatorrizkoak edo kopia kautotuak izan beharko dute.

Dokumentazio teknikoa eta administrazio klausula partikularren plegua aztertu nahi izanez gero, Bide eta Eraikuntza Zerbitzura deitu (San Ignazio etorbidea, 3-3. solairua, Iruña) 948-42-74-59 telefonora, edo http://www.cfnavarra.es/obraspublicas web-gunean kontsultatu.

-Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzeko toki- egunak: 2002ko ekainaren 28an, eguerdiko 12:00etan, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko 6. solairuan.

Iruñean, bi mila eta biko martxoaren seian.-Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, José Ignacio Palacios Zuasti.

Iragarkiaren kodea: A0202489