26. ALDIZKARIA - 2002ko martxoaren 1a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

U H A R T E

2002ko aurrekontua hasiera batez onetsita

Uharteko Udalak, 2002ko urtarrilaren 10ean egin osoko bilkura berezian, erabaki zuen:

1. Hasiera batez onestea Udalaren 2002ko ekitaldiko aurrekontua, espedientean baitago behar bezala eginbideturik. Mila zortziehun eta laurogeita hamazazpi milioi seiehun eta hamaika mila pezetatan (1.897.611.000) ditu berdinduta gastuak eta dirusarrerak. Hona hemen, kapitulutan banatua:

DIRUSARRERAK:

a) Eragiketa arruntak: 4.010.637 euro (667.316.000 pezeta).

1. kapitulua.-Zuzeneko zergak: 965.827 euro (160.700.000 pezeta).

2. kapitulua.-Zeharkako zergak: 2.045.960 euro (340.421.000 pezeta).

3. kapitulua.-Tasak eta bestelako dirusarrerak: 262.851 euro (43.735.000 pezeta).

4. kapitulua.-Transferentzia arruntak: 722.897 euro (120.280.000 pezeta).

5. kapitulua.-Ondareko dirusarrerak: 13.102 euro (2.180.000 pezeta).

b) Kapital eragiketak: 19.219.166 euro (3.197.800.000 pezeta).

6. kapitulua.-Inbertsio errealak besterentzea: 6.551.032 euro (1.090.000.000 pezeta).

7. kapitulua.-Kapital transferentziak: 12.668.134 euro (2.107.800.000 pezeta).

8. kapitulua.-Bestelako kapital-dirusarrerak: 0 euro (0 pezeta).

Dirusarrerak, guztira: 23.229.803 euro (3.865.116.000 pezeta).

GASTUAK:

a) Eragiketa arruntak: 2.611.653 euro (434.544.000 pezeta).

1. kapitulua.-Langileen gastuak: 876.275 euro (145.800.000 pezeta).

2. kapitulua.-Ondasun arruntak eta zerbitzuak erostea: 971.994 euro (161.727.000 pezeta).

3. kapitulua.-Korrituak: 51.686 euro (8.600.000 pezeta).

4. kapitulua.-Transferentzia arruntak: 711.698 euro (118.417.000 pezeta).

b) Kapital eragiketak: 20.618.150 euro (3.430.572.000 pezeta).

6. kapitulua.-Inbertsio errealak: 20.537.014 euro (3.417.072.000 pezeta).

8. kapitulua.-Finantza-aktiboak: 30.051 euro (5.000.000 pezeta).

9. kapitulua.-Finantza-pasiboak: 51.085 euro (8.500.000 pezeta).

Gastuak, guztira: 23.229.803 euro (3.865.116.000 pezeta).

2. Aurrekontua betearazteko oinarriak onestea, espedientean behar bezala eginbideturik dagoen testuarekin.

3. Udalaren Musika Patronatuaren aurtengo aurrekontua onestea; gastu eta dirusarreren kopuru berdindua ehun eta hamabost mila berrehun eta hirurogeita hamalau koma hamabi (115.274,12) eurokoa (19.180.000 pezeta) da.

4. Udalaren Kirol Patronatuaren aurtengo aurrekontua onestea; gastu eta dirusarreren kopuru berdindua bostehun eta hogeita hamazazpi mila berrehun eta hamalau koma hirurogeita sei (537.214,66) eurokoa (89.385.000 pezeta) da.

5. Areacea, S.A.ren, hirigintza kudeaketarako Udal Sozietatearen, aurrekontua onestea; gastu eta dirusarreren kopuru berdindua bederatzi milioi zazpiehun eta hirurogeita sei mila laurehun eta berrogeita sei koma hirurogeita bederatzi (9.766.446,69) eurokoa (1.625.000.000 pezeta) da.

Espedientea jendaurrean egonen da 15 egun balioduneko epean, herritarrek eta interesatuek aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Uharten, bi mila eta biko urtarrilaren hemezortzian. Alkatea, José Iriguíbel López.

Iragarkiaren kodea: A0200762