26. ALDIZKARIA - 2002ko martxoaren 1a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B A R A S O A I N

Prezio publikoak agiriak luzatzeagatik

Barasoaingo Udaleko Batzorde Kudeatzaileak, 2002ko urtarrilaren 10ean egin osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen, bertzeak bertze:

Ondotik ematen diren prezio publikoak onestea, fotokopiak, ziurtagiriak eta agiriak luzatzeagatik, 2002an indarra izan dezaten.

Fotokopiak:

Alde batetik: hamar ale bitartean, 15 zentimo. 11 aletik aitzina, 10 zentimo.

Bi aldetatik: hamar ale bitartean, 20 zentimo. 11 aletik aitzina, 15 zentimo.

Ziurtagiriak:

Azken hirurtekokoak: euro 1.

Aurreko hirurtekokoak: 1,5 euro.

Lehenagokoak: 2 euro.

Konpultsak:

Agiri bakoitza: euro 1.

Lurzatien zedulak:

Barasoainen eta Oloritzen dauden lurzatienak: euro 1.

Bertze udal mugapetakoak: 2 euro.

Barasoainen, bi mila eta biko urtarrilaren hamalauan. Batzorde Kudeatzaileko burua, Carlos Izuriaga Eslava.

Iragarkiaren kodea: A0200812