26. ALDIZKARIA - 2002ko martxoaren 1a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B A R A Ñ A I N

Arau-hausteen jakinarazpena

30/1992 Legearen 59.4 eta 60. artikuluetan xedatutakoari jarraituz, ondoko zerrendan agertzen diren salatuei, zeinen azken helbide ezagunak ere aipatzen baitira, zehazten diren zehapen espedienteak abiarazi direla ematen zaie aditzera. Espediente horiek Udaltzaingoko Burutzak prestatu ditu, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Erregelamendua urratzeagatik (urtarrilaren 17ko 13/1992 Errege Dekretua).

Espedientea: 1/966. Izen-abizenak: Monge Bravo, Basilio. Matrikula: Z-4516-N. Tokia: Barañaingo Erronda, 5. Eguna: 2001-12-31. Ordua: 11:25. Zenbatekoa: 16.000 pezeta. BSL: 38.3. ZEO: 91.2.m.

Espedientea: 1/926. Izen-abizenak: Transportes Asociados y Servicios. Matrikula: Z-3497-AL. Tokia: Udaletxe plaza. Eguna: 2001-12-19. Ordua: 12:00. Zenbatekoa: 25.000 pezeta. BSL: 72.3.

Hamabost egun balioduneko epean, salatuek alegazioak aurkeztu eta haien alde egoki juzgatzen dituzten frogak proposatu ahalko dituzte.

Halaber, ediktu hau argitaratu eta ondoko hamar eguneko epean, isuna ordaindu ahalko da ehuneko berrogeita hamar merkeago, egindako arau-hauste motari horrelakorik ezin aplika dakiokeenean salbu.

Barañainen, bi mila eta biko urtarrilaren hamaseian. Alkate, Joaquín Olloqui Osés.

Iragarkiaren kodea: A0200697