26. ALDIZKARIA - 2002ko martxoaren 1a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

35/2002 FORU DEKRETUA, otsailaren 11koa, Elena Salaverri Nievas andrea Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoko Dirubilketa Zerbitzuko Gerorapenen eta Dirubilketa Kontrolaren atalburu izendatzen duena.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriaren bigarren idatz-zatian xedatzen du Foru Komunitateko Administrazioko atalburu eta bulegoburuak organo eskudunak izendatzen ahalko dituela bitarte baterako. Nahitaez, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak izan beharko dute.

Horrenbestez, Ekonomi eta Ogasun kontseilariak proposaturik eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta biko otsailaren hamaikan egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.-Elena Salaverri Nievas andrea, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoko Dirubilketa Zerbitzuko Gerorapenen eta Dirubilketa Kontrolaren atalburu izendatzea, bitarte baterako.

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren hamaikan.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Ekonomi eta Ogasun kontseilaria, Francisco J. Iribarren Fentanes.

Iragarkiaren kodea: A0201765