26. ALDIZKARIA - 2002ko martxoaren 1a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

U L T Z A M A

2002ko lan egutegia

Ultzamako Udalak, 2002ko urtarrilaren 16an egin osoko bilkuran, bertzeak bertze, ondotik ematen den erabakia hartu zuen:

"Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilariaren uztailaren 5eko 83/2001 Foru Aginduan, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2002ko asteguneko jaiak zein diren zehazten duen hartan, eta abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretuan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioetako funtzionarien lanaldiaren urteko lanordu-kopurua finkatzen duen hartan xedatutakoari jarraikiz.

Erabaki da:

1. Ultzamako Udalaren zerbitzuko langileen 2002ko asteguneko jaiegunen egutegia onestea. Hona hemen:

Urtarrilak 1: Urteberri.

Urtarrilak 17: San Anton.

Martxoak 19: San Jose.

Martxoak 28: Ortzegun Saindua.

Martxoak 29: Ortziral Saindua.

Apirilak 1: Pazko biharamuna.

Maiatzak 1: Langileen eguna.

Abuztuak 1: Larraintzarko besten bezpera, 12:00etatik aitzina.

Abuztuak 2, 3 eta 5: Larraintzarko bestak.

Uztailak 25: Santiago.

Abuztuak 15: Andre Maria abuztukoa.

Urriak 12: Espainiako besta nazionala.

Azaroak 1: Omiasaindu eguna.

Abenduak 6: Konstituzioaren eguna.

Abenduak 25: Eguberri.

2. Ultzamako Udaleko lanaldiaren urteko lanordu kopurua, 1.592koa izanen dena, honela banatuko da:

a) Lanaldiak, orokorrean, 7 ordu eta 20 minutu iraunen du, 8etatik 15:15 arte, astelehenetik ortziralera.

b) Organo administratibo eskudunek arauz ezarritako oporrak honelaxe emanen dituzte: oporraldi luze bat edo bi eta urtean zehar hartzeko zazpi egun solte bakarrik, zerbitzu beharrek hala uzten dutenean.

c) Artikulu honen aitzineko a) atalean ezarritako lanaldiaren banaketa ez zaie, zerbitzuko beharrak direla eta, lanaldi berezia dutenei aplikatuko, ezta ikastetxekoari ere, horiek lan egutegi berezia izanen baitute; hala ere, orokorrean ezarrita dagoen urteko lanordu kopurua errespetatu beharko dute.

3. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko agindua ematea."

Larraintzarren (Ultzama), bi mila eta biko urtarrilaren hemezortzian. Alkate udalburua, Julio Indaberea Osinaga.

Iragarkiaren kodea: A0200845