26. ALDIZKARIA - 2002ko martxoaren 1a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T A F A L L A

2001eko aurrekontuko 21/2001 aldaketa hasiera batean onetsirik

Udalak, 2001eko abenduaren 20an egin osoko bilkura berezian, bertzeak bertze, honako hau erabaki zuen:

Ikusirik Udaleko kontu hartzaileak luzatutako txostena, "C.D. Eretarako ekipo informatikoak eta tornua erosteko kreditu gehikuntzaren espedienteaz" (21/01 espedientea),

Erabaki da:

Lehenik.-C.D. Eretarako ekipo informatikoak eta tornua erosteko aipatu espedientea onestea, 4.510.000 pezetakoa baita.

Bigarren.-Erabakia idazkaritza orokorrean ikusgai edukitzea 15 egun baliodunean, aldez aurretik Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta iragarki oholean iragarkia paratuta, herritarrek eta interesatuek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Hirugarren.-Erabaki hau Kontu hartzailetzara igortzea, ondorioak izan ditzan.

Tafallan, bi mila eta biko urtarrilaren hamabortzean. Alkatea, Luis Valero Erro.

Iragarkiaren kodea: A0200844