26. ALDIZKARIA - 2002ko martxoaren 1a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A Z K O I E N

2001eko aurrekontuko aldaketa hasiera batean onetsirik

Azkoiengo Udalak aurrekontuan ondotik ematen den aldaketa onetsi zuen, hasiera batean, 2002ko urtarrilaren 9an egin osoko bilkura arruntean. Hona hemen:

Udala

Kreditu bereziak.

4510-22711, Erriberako Koruen Batasuna: 1.550.000 pezeta (9.315,69 euro).

4510-22707, Karrikako proiektua: 1.300.000 (7.813,16 euro).

Kreditu gehikuntza:

423-22601, Musika Banda: 300.000 pezeta gehiago (1.803,03 euro).

Diruzaintzako gerakinez finantzatzeko.

Musika Eskola erakunde autonomoa:

Kreditu transferentzia:

423-623, Musika tresnen erosketa: 37.600 pezeta gehiago (225,98 euro).

423-213, Musika tresnen konponketa: 37.600 pezeta gutiago (225,98 euro).

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 276. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, espediente hau jendaurrean egonen da, 15 egun baliodunean, udal idazkaritzan, herritar eta interesatuek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, espedientea behin betikoz onetsitzat joko da, jendaurrean egoteko aitzineko lerroaldean aipatu epea iragandakoan.

Azkoienen, bi mila eta biko urtarrilaren hogeita batean. Alkate udalburua, Jesús H. Campo Vidondo.

Iragarkiaren kodea: A0200843