26. ALDIZKARIA - 2002ko martxoaren 1a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E R R I O B E I T I

Larragetako UR-8 unitatearen mugen aldaketa hasiera batean onetsirik

Berriobeitiko Udalak, 2001eko azaroaren 27an egin osoko bilkura berezian, legez ezarritako quorumarekin, honako hau erabaki zuen hitzez hitz:

1. Hasiera batean onestea Larragetako hiriguneko UR-8 exekuzio unitatearen mugen aldaketa, Estudios y Promociones LRGk sustatua eta Javier Esteban arkitektoak prestatua. Hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 146. artikuluan ezarritakoa betetzeko.

2. Onetsitako mugen aldaketa hori jendaurrean egonen da, 15 egunean, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 119.3 artikuluan ezarritakoari jarraituz. Iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroan gehien saltzen diren egunkarietako batean argitaratuko da, eta Larragetako kontzejuburuari, aipatu exekuzio unitateak hartzen duen eremuko jabeei eta zuzenean ukituriko gainerako interesatuei banan-banan jakinaraziko zaie.

Jendaurreko epean, partikular interesatuek bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkezten ahalko dituzte.

Berriobeitin, bi mila eta biko urtarrilaren hogeita hiruan. Alkate udalburua, José Larrañeta Ilundáin.

Iragarkiaren kodea: A0200842