26. ALDIZKARIA - 2002ko martxoaren 1a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Udal hilerriko hilobien kontzesio administratiboa

Honen bitartez, aditzera ematen da Iruñeko Udalean sarrera eman zaiola udal hilerrian kontzesio administratiboaren transmisioa eskatzen duen idazki bati. Hona hemen datuak:

Erregistro zenbakia: 00049238.

Sarrera eguna: 2001eko urriaren 11a.

Eskatzailea: María Luisa Arteaga Gomis.

Espedientea tramitatzeko udal egoitza: Ondare Departamentua, Herriko Etxeko lehen solairua.

Panteoia: San Pedro, 37.

Egungo titularra: Julián Arteaga Saenz de San Pedro.

Jarri nahi den titularra: María Luisa Arteaga Gomis.

Aurkeztutako tituluak: agiri pribatuak.

Eskaeraren xedea: titulartasuna aldatzea.

Prozedura azterketa eta alegazio epea:

Espedientea ikusgai egonen da Ondare Departamentuko bulegoetan. Hura aztertzeko interesa duten pertsona fisiko eta juridikoek hilabeteko epea dute horretarako, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik, baita alegazioak egin eta agiriak edo beste elementu batzuk aurkezteko ere, espedientean kontuan hartzeko modukoak direla uste badute. Iruñeko Udalaren erregistro orokorrera igorriko dira, Herriko Etxeko beheko solairura, alegia.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta bete dadin.

Iruñean, bi mila eta biko urtarrilaren hemezortzian. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0200850