26. ALDIZKARIA - 2002ko martxoaren 1a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A Ñ O R B E

Aurrekontuko 3/01 aldaketa 2001eko aurrekontu orokor eta bakarrean kreditu berezia sortzeko espedientea. Hasierako onespena

Añorbeko Udalak 2001eko aurrekontu orokor eta bakarrean kreditu berezia sortzeko espedientea onetsi zuen hasiera batez, 2002ko urtarrilaren 11ko osoko bilkuran.

Aurrekontuko aldaketa:

Kontusaila: 432/60102.

Izena: Nafarroako Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien sailak Luis Salinas Iribarren jaunaren alde eman epaia betetzea (1998ko azaroaren 9a, 1651/95 errekurtsoa).

Zenbatekoa: 3.983.927 pezeta edo 23.943,88 euro.

Finantzaketa: diruzaintzako gerakinaren kontura.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da udal idazkaritzan 15 egun baliodunetan, interesatuek aztertu eta egoki juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, espedientea behin betikoz onetsita geldituko da.

Añorben, bi mila eta biko urtarrilaren hamazazpian. Alkate udalburua, José Manuel Urricelqui Lafuente.

Iragarkiaren kodea: A0200849