26. ALDIZKARIA - 2002ko martxoaren 1a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A Ñ O R B E

Aurrekontuko 2/01 aldaketa 2001eko aurrekontu orokor eta bakarrean kreditu berezia sortzeko espedientea. Behin betiko onespena

Añorbeko Udalak 2001eko aurrekontu orokor eta bakarrean kreditu berezia sortzeko espedientea onetsi zuen hasiera batez, 2001eko urriaren 26ko osoko bilkura berezian.

Aurrekontuko aldaketa:

Kontusaila: 121/12005. Izena: kalteordaina, idazkaria lanetik bidaltzeagatik. Zenbatekoa: 2.730.234 pezeta.

Finantzaketa iturria:

Diruzaintzako gerakina: 2.184.184 pezeta.

Kontusaila: 462. Izena: Tirapuko Udala. Zenbatekoa: 546.050 pezeta.

Indarra duen legeriak ezarri jendaurreko aldia igaro eta inork erreklamaziorik aurkeztu ez duenez, behin betikoz onetsita geratu da aldaketa hau.

Añorben, bi mila eta biko urtarrilaren hamazazpian. Alkate udalburua, José Manuel Urricelqui Lafuente.

Iragarkiaren kodea: A0200848