26. ALDIZKARIA - 2002ko martxoaren 1a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O R O N T Z E

2002. urteko aurrekontu orokor eta bakarra

Orontzeko Udalak, 2001eko abenduaren 20ko bilkuran, 2002ko ekitaldirako aurrekontu orokor eta bakarra hasiera batez onetsi zuen. Gastuek eta dirusarrerek 55.795,04 euro egiten dute.

Espedientea Herriko Etxeko idazkaritzan dago, auzoek eta interesatuek bidezkotzat jotzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hamabost egun balioduneko epean.

Orontzen, bi mila eta biko urtarrilaren bederatzian. Udalburua, Tomasa Iriarte Napal.

Iragarkiaren kodea: A0200764