26. ALDIZKARIA - 2002ko martxoaren 1a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O B A N O S

Udal planeko Eraikuntzari buruzko ordenantzako aldaketa puntuala onetsirik

Obanosko Udalak, 2001eko azaroaren 22an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi du Antolamendu Plan Orokorreko Eraikuntza eta urbanizazioari buruzko ordenantzako aldaketa puntuala. Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen den egunetik hasita. Epe horretan, dokumentazioa aztertzen ahalko da Udal Idazkaritzan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak egin daitezen.

Obanosen, bi mila eta biko urtarrilaren hamabostean. Alkate udalburua, Fernando Lana Guembe.

Iragarkiaren kodea: A0200763