26. ALDIZKARIA - 2002ko martxoaren 1a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Iruñeko H.A.P.O.ren aldaketa, bere Hirigintzako Araudi Orokorreko 48. artikuluari dagokiona, eta G.O.K.A. jarduerei buruzko ordenantzaren aldaketa, 6 eta 9B artikuluei dagokiena. Hasierako onespena

Iruñeko Udalak, 2002ko urtarrilaren 3an, honako erabaki hau hartu zuen:

"Ikusirik beharrezkoa dela aldatzea aisia jarduerekin zerikusia duen gaur egungo araudiaren puntu batzuk, gau parteko aisia jardueretara emanak dauden lokalak toki berean pilatzeagatik herritarrei eragiten zaizkien molestiak ahal den neurrian saihesteko asmoz, honako hau erabaki da:

1.-Hasiera batez onestea Jarduera gogaikarri, osasungaitz, kaltegarri eta arriskutsuei buruzko ordenantzako 6 eta 9-B artikuluen eta Hirigintzako Araudi Orokorreko 48. artikuluaren aldaketa, "Jarduera sailkatuei (edo G.O.K.A. jarduerei) buruzko Udal Araudia hein batean aldatzeko proposamena" dokumentuak zehazten duen bezala. Aipatutako dokumentu hori espedientean sartua dago.

2.-Espedientea jendaurrean egotea hilabetez, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroako Foru Komunitatean argitaratzen diren egunkarietan iragarkia jarrita.

3.-Nafarroako Gobernuari igortzea Jarduera gogaikarri, osasungaitz, kaltegarri eta arriskutsuei buruzko ordenantzako 6 eta 9-B artikuluen aldaketa, hala betetzen baita Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko Erregelamendua onesten duen otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuko 3. artikulua.

Iruñean, bi mila eta biko urtarrilaren hamaseian. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0200703