26. ALDIZKARIA - 2002ko martxoaren 1a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Iruñeko H.A.P.O. aldatzeko testu arau-emailea, U.C.-1/U.I.X.-Landabeni dagokiona, Javier Antoñana Gastesi jaunak Irumold S.L. enpresaren izenean sustatua, 2001eko abenduaren 14ko 1502 Foru Aginduaren bidez behin betikoz onetsia

Araudia.

H.A.P.O.n aipatzen den U.I.X.eko U.C.-1aren Hirigintzako Araudi Partikularrari determinazio hauek gehitu zaizkio:

-Araudi eta Ordenantzetako baldintzei egokitzea, eraikuntza saio berriei loturik eta aldi berean eginen da.

Antolamenduak espazio librerako edo bide sare publikorako zehaztu dituen lurzatien parteak, nahitaez eta dohainik laga beharko zaizkio Udalari, xede hori eman diezaien. Plan Orokorraren aldaketa honek ematen duen eraikigarritasuna lurzati bakoitzean gauzatu ahal izateko, aldez aurretik egin beharko da lagapen hori.

Plano hauek aldatu dira:

-2. zenbakia.-"Kalifikazioa-erabilerak".

-4. zenbakia.-"Lerrokadurak, kotak, altuerak".

-6. zenbakia.-"Zuhaitzak".

"H.A.P.O.ren aldaketa" (Landabeni dagokiona) izeneko dokumentua, arestian aipatutako hartan.

Dokumentazio grafikoa:

Plano hauek aurkeztu dira:

I-1. Kokapena eta esparrua.

I-2. Kalifikazioa-erabilerak.

I-3. Lerrokadurak, kotak, altuerak.

I-4. Zuhaitzak.

O-2. Kalifikazioa-erabilerak.

O-3. Lerrokadurak, kotak, altuerak.

O-4. Zuhaitzak.

Iruñean, bi mila eta biko urtarrilaren hamarrean. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0200702