26. ALDIZKARIA - 2002ko martxoaren 1a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Iruñeko H.A.P.O.ren testu arau-emailea, UC-1/U.I.X.-Landabeni dagokiona (Gorvi S.A.), 2001eko abenduaren 14ko 1503 Foru Aginduaren bidez behin betikoz onetsia

Hirigintzako Araudi Orokorra:

H.A.P.O.ren aldaketa hau gauzatzen den lurzatiari aplikatuko zaion araudia, Landabengo industrialdearentzat une honetan indarra duena izanen da (UI-Xeko U.C.), aldaketa honetan aipatzen ez diren alderdi guztietan.

Hirigintzako Araudi Partikularra.

Lehendik dauden eraikinak:

Lehendik dauden eraikinak, baldin eta beren erabilera ez badator bat aldaketa honetan ezartzen denarekin, ez dira antolamenduz kanpokotzat joko. Beren jarduerarekin jarraitzen ahalko da, horrekin gaur eguneko erabilera finkatutzat jo gabe, baina erabilera horren gainean jarduketarik gauzatzen bada, planeamenduan baimendutako erabilerari egokitu beharko zaio.

Iruñean, bi mila eta biko urtarrilaren zortzian. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0200701