26. ALDIZKARIA - 2002ko martxoaren 1a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Arrotxapeko P.P.ko P-9a poligonoa birzatitzeko proiektuaren (P-9a, P-9e eta A-3) testu birbildua onetsirik

Iruñeko Alkatetza honek, 2001eko abenduaren 17an, honako ebazpen hau eman zuen:

"Ikusirik espedienteko dokumentazioa, eta 2001eko azaroaren 28ko txosten teknikoarekin bat, ebatzi dut onestea Arrotxapeko P.P.ko P-9a poligonoa birzatitzeko proiektuaren (P-9a, P-9e eta A-3) testu birbildua. Bertan bildu dira Udalari aurkeztutako zenbait errekurtsoren baiespenaren ondorioz egin diren zuzenketak, bai eta atzemandako akats material txikiei dagozkien zenbait eta finka batzuen erregistroko informazioa zehazteko egin direnak ere".

Ebazpen honen aurka errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, aukeran:

-Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik bi hilabeteko epean; edo, bestela,

-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko urtarrilaren bederatzian. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0200699