26. ALDIZKARIA - 2002ko martxoaren 1a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

ZANGOZAKO ESKUALDEKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Hiri hondakin solidoak biltzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalaren aldaketa

Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitateko Batzar Orokorrak, 2001eko abenduaren 28ko bilkuran, legeak eskatzen duen gehiengoarekin, erabaki zuen hasiera batez onestea ondoko aldaketa hau Hiri hondakin solidoak bildu, tratatu eta aprobetxatu edo desegiteko tasak eta zerbitzu horri loturik dauden gainerako jarduerak arautzen dituen ordenantza fiskalean.

Lehenbizikoa: aipatu ordenantza horretako aldaketa hau sartzea.

1. eranskineko aldaketa:

Ondoko hau zioen:

12.-Pneumatikoak:

Turismoetako pneumatikoak: 160 pezeta bakoitzeko.

Ibilgailu astunetako pneumatikoak: 240 pezeta bakoitzeko.

Nekazaritzako ibilgailuetako pneumatikoak: 600 pezeta bakoitzeko.

Ondoko hau behar du:

12.-Pneumatikoak:

Turismoetako pneumatikoak: 1,44 euro bakoitzeko.

Ibilgailu astunetako pneumatikoak: 7,21 euro bakoitzeko.

Nekazaritzako ibilgailuetako pneumatikoak: 16,23 euro bakoitzeko.

Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legeari eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legeari jarraikiz, aditzera ematen da interesatuek egoki juzgatzen dituzten kexak aurkeztu ahalko dituztela 30 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Zangozan, bi mila eta biko urtarrilaren bederatzian. Mankomunitateburua, José Luis Val Huesa.

Iragarkiaren kodea: A0200594