26. ALDIZKARIA - 2002ko martxoaren 1a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

ZANGOZAKO ESKUALDEKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Hiri hondakin solidoak bildu eta tratatzeko tasaren tarifak 2002rako

Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitateko Batzar Orokorrak, 2001eko abenduaren 28ko bilkura arruntean, hiri hondakin solidoen zerbitzuaren tarifak 2002rako eguneratzea erabaki zuen hasiera batean. Ehuneko 3ko gorakada izanen dute eta honela geldituko dira:

1.-Etxebitzetakoak: 47,67 euro.

2.-Merkataritzakoak eta zerbitzuetakoak: 92,71 euro.

3.-Janari-dendak: 178,98 euro.

4.-Osasun arlokoak anbulatorioetan eta osasun etxeetan: 185,74 euro; kontsultategiak: 46,36 euro.

5.-Industrietakoak (hirikotzat har daitezkeenak) eta hornitegiak: 132,63 euro.

6.-Irakaskuntzan aritzen diren establezimendu publiko eta pribatuak; babesetxeak; egoitzak: 265,24 euro.

7.-Tabernak, jatetxeak, hotelak, ostatetxeak, diskotekak, josteta aretoak, elkarte gastronomikoak, kanpinak, igerilekuak eta gisako establezimenduak: 198,94 euro.

-2, 3, 5 eta 7. epigrafeak: erabilera esklusiboko edukiontzia badute, 66,31 euro bakoitzagatik.

8.-Bertze tarifetan sartu gabeko erakunde autonomoak eta bulego publikoak, baita elkarte sozialak ere: 132,62 euro.

9.-Udaletxeak: 46,36 euro.

10.-Industrietakoak, merkataritzakoak edo zerbitzuetakoak, egoera eta ezaugarri bereziengatik hondakin kopuru handia sortzen dutenak: 663,12 euro, urteko kuota, gehi beste 663,12 euro erabilera esklusiboko edukiontzi bakoitzagatik.

11.-Kasu bereziak: Xabierko eremu turistikoa: 1.790,42 euro.

Kopuru horiei indize zuzentzaile batzuk aplikatuko zaizkie, hiri hondakin solidoen tasak arautzen dituen egungo ordenantza fiskalean, 54. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, 1999ko maiatzaren 3an argitaratutako hartan, finkatu zirenak, hain zuzen.

Toki Administrazioari buruzko Foru Legearekin eta Toki Ogasunei buruzko Foru Legearekin bat, aditzera ematen da interesatuek egoki juzkatzen dituzten kexak aurkez ditzaten 30 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Zangozan, bi mila eta biko urtarrilaren bederatzian. Mankomunitateburua, José Luis Val Huesa.

Iragarkiaren kodea: A0200593