26. ALDIZKARIA - 2002ko martxoaren 1a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L E S A K A

Ardiak abandonaturik

Ondokoa ezin izan denez jakinarazi, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroraren 26ko 30/92 Legearen 59.4 artikuluan ezarritakoari jarraituz, ediktu hau ematen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Aspaldian abandonatutako artalde bat dabil kalteak eragiten bai titulartasun publikoko finketan, bai zenbait finka partikularretan ere.

Irain Eskola Publikoko lorategian, adibidez, ardiek jan dituzten landareek 150.000 pezeta (901,52 euro) baino gehiago balio dute eta zenbateko horri landatze eta mantentze lanetako gastuak gehitu beharko litzaizkioke.

Bestalde, atzo, otsailaren 6an, hilerriaren inguruetan hildako ardi bat zegoela salatu zen.

Horrenbestez eta Animalien Babesari buruzko maiatzaren 31ko 7/1994 Foru Legearen 11.3 artikuluan ezarritakoari jarraituz, hamar eguneko epea ezarri da ardi horien jabeak haien ardura har dezan. Epe hori igaro eta hala egin ez badu, animalia guztiak hilko dira.

Jabeak sortutako gastu guztiak ordaindu beharko ditu eta orobat ezarritako zehapenak aplikatuko zaizkio, aipatu legearen 24. artikuluan eta azaroaren 16ko 11/2000 Foru Legearen 54. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoari jarraituz.

Lesakan, bi mila eta biko otsailaren zazpian. Alkatea, José Luis Etxegarai Andueza.

Iragarkiaren kodea: A0201820