26. ALDIZKARIA - 2002ko martxoaren 1a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Ebazpenak

364/2002 EBAZPENA, otsailaren 6koa, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuaren eta toki entitateen arteko hitzarmenei loturiko 0-3 urteko haur hezkuntzako ikastetxeen tarifen araubidea 2002-2003 ikasturterako finkatzen duena. Aipatu hitzarmenak abuztuaren 2ko 3086/2001 Ebazpenaren bidez arautu ziren.

Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko zuzendari kudeatzaileak abuztuaren 2an emandako 3086/2001 Ebazpenean ezarritakoari jarraikiz, eta bere 3.1.7.2 atala garatzeko.

Ikusirik Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko Familia Atalak 2002-2003 ikasturterako haur hezkuntzako ikastetxeen tarifak finkatzeari buruz egindako txosten teknikoa.

Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko Zuzendaritzak, irailaren 13ko 374/1999 Foru Dekretuaz esleituriko ahalmenak erabiliz,

EBATZI DU:

1. Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuak eta toki entitateek sinatu eta abuztuaren 2ko 3086/2001 Ebazpenean arautu hitzarmenei loturiko 0-3 urteko haur hezkuntzako ikastetxeetarako, ondoko tarifa hauek ezartzea 2002-2003 ikasturterako:

Eskolatzea:

7 orduko ordutegia: 87,15 euro (14.500 pezeta) hilabeteko.

6 orduko ordutegia: 80,96 euro (13.470 pezeta) hilabeteko.

4 orduko ordutegia: 56,19 euro (9.350 pezeta) hilabeteko.

Jantokia:

Gehieneko tarifa: 76,85 euro (12.787 pezeta) hilabeteko.

2.1. Eskolatze eta jantokiagatik edo bakarrik eskolatzeagatik aurreko puntuan ezarritako tarifei 2002-2003 ikasturtean egin beharreko murrizketak finkatzea, ondoren heldu bezala:

7 orduko ikastetxeak

FAMILIAREN PER CAPITA ERRENTA ESKOLATZEA JANTOKIA ESKOLATZEA + JANTOKIA

3.005,06 euro (500.000 pezeta) baino gutxiago 12,02 euro (2.000 pezeta) 30,05 euro (5.000 pezeta) 42,07 euro (7.000 pezeta)

3.005,07-4.808,10 euro (500.001-800.000 pezeta) 27,05 euro (4.500 pezeta) 33,06 euro (5.500 pezeta) 60,10 euro (10.000 pezeta)

4.808,11-6.010,12 euro (800.001 a 1.000.000 pezeta) 45,08 euro (7.500 pezeta) 51,09 euro (8.500 pezeta) 96,16 euro (16.000 pezeta)

6.010,13-7.212,15 euro (1.000.001 a 1.200.000 pezeta 60,70 euro (10.100 pezeta) 53,49 euro (8.900 pezeta) 114,19 euro (19.000 pezeta)

7.212,16-8.414,17 euro (1.200.001 a 1.400.000 pezeta) 69,12 euro (11.500 pezeta) 63,11 euro (10.500 pezeta) 137,03 euro (22.800 pezeta)

8.414,17 euro (1.400.000 pezeta) baino gehiago 87,15 euro (14.500 pezeta) 76,85 euro (12.787 pezeta) 164,00 euro (27.287 pezeta)

6 orduko ikastetxeak

FAMILIAREN PER CAPITA ERRENTA ESKOLATZEA JANTOKIA ESKOLATZEA + JANTOKIA

3.005,06 euro (500.000 pezeta) baino gutxiago 10,45 euro (1.738 pezeta) 30,05 euro (5.000 pezeta) 40,50 euro (6.738 pezeta)

3.005,07-4.808,10 euro (500.001 a 800.000 pezeta) 24,78 euro (4.123 pezeta) 33,06 euro (5.500 pezeta) 57,84 euro (9.623 pezeta)

4.808,11-6.010,12 euro (800.001 a 1.000.000 pezeta) 41,45 euro (6.896 pezeta) 51,09 euro (8.500 pezeta) 92,53 euro (15.396 pezeta)

6.010,13-7.212,15 euro (1.000.001 a 1.200.000 pezeta 56,39 euro (9.382 pezeta) 53,49 euro (8.900 pezeta) 109,88 euro (18.282 pezeta)

7.212,16-8.414,17 euro (1.200.001 a 1.400.000 pezeta) 64,38 euro (10.712 pezeta) 63,11 euro (10.500 pezeta) 127,49 euro (21.212 pezeta)

8.414,17 euro (1.400.000 pezeta) baino gehiago 80,96 euro (13.470 pezeta) 76,85 euro (12.787 pezeta) 157,81 euro (26.257 pezeta)

4 orduko ikastetxeak

FAMILIAREN PER CAPITA ERRENTA ESKOLATZEA JANTOKIA ESKOLATZEA + JANTOKIA

3.005,06 euro (500.000 pezeta) baino gutxiago 4,07 euro (678 pezeta) 30,05 euro (5.000 pezeta) 7,13 euro (5.678 pezeta)

3.005,07-4.808,10 euro (500.001 a 800.000 pezeta) 16,83 euro (2.800 pezeta) 33,06 euro (5.500 pezeta) 49,88 euro (8.300 pezeta)

4.808,11-6.010,12 euro (800.001 a 1.000.000 pezeta) 28,25 euro (4.700 pezeta) 51,09 euro (8.500 pezeta) 79,33 euro (13.200 pezeta)

6.010,13-7.212,15 euro (1.000.001 a 1.200.000 pezeta) 39,15 euro (6.514 pezeta) 53,49 euro (8.900 pezeta) 92,64 euro (15.414 pezeta)

7.212,16-8.414,17 euro (1.200.001 a 1.400.000 pezeta) 45,08 euro (7.500 pezeta) 63,11 euro (10.500 pezeta) 108,18 euro (18.000 pezeta)

8.414,17 euro (1.400.000 pezeta) baino gehiago 56,19 euro (9.350 pezeta) 76,85 euro (12.787 pezeta) 133,05 euro (22.137 pezeta)

2.2. Haur hezkuntzako ikastetxe batera joaten diren bi seme-alaba dituzten familiek % 50eko deskontua izanen dute bigarren seme-alabarengatik dagokien tarifan. Tarifa hori, gutxienez, ikastetxe motaren arabera ezarritako gutxieneko tarifaren parekoa izanen da.

2.3. Haur hezkuntzako ikastetxe batera joaten diren hiru seme-alaba edo gehiago dituzten familiek % 50eko deskontua izanen dute bigarren seme-alabarengatik dagokien tarifan, eta, hirugarren eta hurrengo seme-alabengatik, ikastetxe motaren arabera ezarritako gutxieneko tarifa ordainduko dute.

2.4. Ebazpen honen ondorioetarako, urteko per capita errenta kalkulatzeko zatiketa eginen da familiaren diru-sarrera guztien eta familia osatzen duten kide guztien artean. Familiaren diru-sarrerak izanen dira famili unitateak P.F.E.Z. aitorpenean duen zerga oinarria.

2.5. Tarifak matrikula egiten denean finkatuko dira eta ezin izanen dira ikasturtean zehar berraztertu edo aldatu.

2.6. Ikastetxean matrikulatutako haur guztiek dagokien eskolatze tarifa ordainduko dute, baita justifikaturiko arrazoiengatik ikastetxera joaten ez badira ere. Borondatezko bajaren kasuan izan ezik, matrikula egiteak berekin dakar ikastetxera joan eta ikasturteko hamaika hileko ordaintzeko konpromisoa. Matrikula ikasturtea hasita dagoela egiten baldin bada, tarifak haurra ikastetxean hasten denetik aurrera ordainduko dira.

Ezarritakoa aldatzeko edozein proposamenen aurrean, Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoak dagokion txostena eginen du.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

4. Ebazpen honen berri ematea Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuari eta haren Familia Atalari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, mila eta biko otsailaren seian.-Zuzendari kudeatzailea, José María Jiménez Bolea.

Iragarkiaren kodea: A0201615