26. ALDIZKARIA - 2002ko martxoaren 1a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B U R L A T A

Indarrean dagoen HAPOko N-12 hirigintzako unitatea birzatitzeko proiektua behin betiko onetsita

Burlatako Udalak, 2001eko azaroaren 8an egin bilkura arruntean, besteak beste ondoko erabaki hau hartu zuen. Hona hemen, hitzez hitz:

1.-Indarrean dagoen HAPOko N-12 unitatea birzatitzeko espedientearen hasierako onespena jendaurrean egon den epearen barruan aurkeztutako alegazioak tramitatzeko onartzea eta, orobat, erregelamenduz ezarritako epetik kanpo aurkeztutakoak ere. Hona hemen:

a) Nemesio Novoa Novoa jaunak aurkeztua. NAN zenbakia: 16.369.937. Helbidea: Burlata, San Blas kalea, 4-2.C. Udaleko erregistro orokorrean sartu zen eguna: 2001eko uztailaren 18a, 2.164 zenbakia.

b) José Romero Patón jaunak aurkeztua. NAN zenbakia: 15.639.566-A. Helbidea: Burlata, Zangozako Merinaldea kalea, 15-1. Udaleko erregistro orokorrean sartu zen eguna: 2001eko uztailaren 20a, 2.180 zenbakia.

c) José María Rodríguez Egido jaunak eta María Luisa Martín Ventura andreak aurkeztua. NAN zenbakiak: 25.149.792-M eta 25.435.145-C. Helbidea: Burlata, Zangozako Merinaldea kalea, 11-1.a ezkerra. Udaleko erregistro orokorrean sartu zen eguna: 2001eko uztailaren 23a, 2.195 zenbakia.

d) Carmen Zandio Redín andreak aurkeztua. NAN zenbakia: 15.549.627-V. Iruñeko helbidea jakinarazpenetarako: Antso Nagusiaren kalea, 2-2.a ezkerra. Udaleko erregistro orokorrean sartu zen eguna: 2001eko uztailaren 23a, 2.204 zenbakia.

e) José Miguel Arrate Akordagoitia jaunak aurkeztua. NAN zenbakia: 14.568.173. Helbidea: Gautegiz Arteaga, 48.314 posta kodea, Portu kalea-1. Udaleko erregistro orokorrean sartu zen eguna: 2001eko uztailaren 27a, 2.246 zenbakia.

f) José Manuel Gascón Martín jaunak aurkeztua. NAN zenbakia: 7.698.787-C. Helbidea: Iruña, Pio XII.aren etorbidea, 24-6.B. Udaleko erregistro orokorrean sartu zen eguna: 2001eko uztailaren 31, 2.267 zenbakia.

g) Josefa Deito Sánchez andreak aurkeztua. NAN zenbakia: 15.769.464-C. Helbidea: Burlata, Olazko Kontzejua kalea, 5-7.a eskubia. Udaleko erregistro orokorrean sartu zen eguna: 2001eko abuztuaren 1a, 2.271 zenbakia.

h) Miguel Echarri Iribarren jaunak aurkeztua, Irabia Fundazioko Kontseilu Orokorraren idazkari gisa (IFK: G-31405285). NAN zenbakia: 15.832.728. Helbidea: Iruña, Tutera kalea, 22-4.A. Udaleko erregistro orokorrean sartu zen eguna: 2001eko abuztuaren 1a, 2.276 zenbakia.

i) Domingo eta Juan Santiago Arpón Canoves jaunek aurkeztua. NAN zenbakiak, hurrenez hurren: 29.140.838 eta 29.154.964. Helbidea, jakinarazpenetarako: Despacho Profesional Zubiri-Zudaire Abogados, Iruña, Bergamín kalea, 2-2.a. Udaleko erregistro orokorrean sartu zen eguna: 2001eko abuztuaren 1a, 2.277 zenbakia.

j) Francisco Javier Mayor Cinca jaunak aurkeztua. NAN zenbakia: 15.791.960. Helbidea: Burlata, Zangozako Merinaldea kalea, 11-behea. Udaleko erregistro orokorrean sartu zen eguna: 2001eko abuztuaren 3a, 2.301 zenbakia.

k) Angel Apecechea Escudero jaunak aurkeztua. NAN zenbakia: 15.788.990. "Pedro de Axular" Kooperatibaren izenean (Atarrabia, Serapio Huici kalea, 25, IFZ: 31/098908), gerentea baita, Iruñeko notario Francisco Salinas Frauca jaunak 1990eko azaroaren 5ean emandako ahalordetze-eskrituraren arabera (protokoloko 1.855 zenbakia). Udaleko erregistro orokorrean sartu zen eguna: 2001eko irailaren 24a, 2.727 zenbakia.

2.-Miguel Archanco Taberna letratuak eta Gonzalo Galbete Martinicorena arkitektoak jendaurreko epean nahiz epetik kanpo aurkeztutako alegazioak direla-eta, 2001eko irailaren 26an eta urriaren 3an, prestatutako txostenak onestea. Txostenak bilkuraren espedientean daude, behar bezala eginbidetuta.

3.-Nemesio Novoa Novoa jaunak aurkeztutako alegazioa hein batean baiestea eta lekualdatze gastuengatik kalte-ordainak handitzea, Miguel Archanco Taberna letratuak eta Gonzalo Galbete Martinicorena arkitektoak 2001eko irailaren 26an prestatutako txosteneko arrazoietan oinarrituz. Txostena bilkuraren espedientean dago.

4.-José Romero Patón jaunak aurkeztutako alegazioa ezestea, Miguel Archanco Taberna letratuak eta Gonzalo Galbete Martinicorena arkitektoak 2001eko irailaren 26an prestatutako txosteneko arrazoietan oinarrituz. Txostena bilkuraren espedientean dago.

5.-José María Rodríguez Egido jaunak eta María Luisa Martín Ventura andreak aurkeztutako alegazioa hein batean baiestea eta kalte-ordainen zenbatekoa handitzea, Miguel Archanco Taberna letratuak eta Gonzalo Galbete Martinicorena arkitektoak 2001eko irailaren 26an prestatutako txosteneko arrazoietan oinarrituz. Txostena bilkuraren espedientean dago.

6.-Carmen Zandio Redín andreak aurkeztutako alegazioa baiestea eta Zandio andreak birzatiketa proiektuan duen partehartzea handitzea katastroko 56. lurzatiko hogeita hemezortzi (38) metro karraturekin. Azalera hori bera kendu behar zaio María Josefa Redín Redín andreari esleitu zaion kopurutik. Hori guztia, Miguel Archanco Taberna letratuak eta Gonzalo Galbete Martinicorena arkitektoak 2001eko irailaren 26an prestatutako txosteneko arrazoietan oinarrituz. Txostena bilkuraren espedientean dago.

7.-José Miguel Arrate Akordagoitia jaunak aurkeztutako alegazioa hein batean onestea, ez baitira baloratu lurzoru zolatua eta lurzatiaren itxitura. Aldiz, ez da bidezkoa baloratzea zelaia, ez baita hori baizik eta eraikinik gabeko eremua. Hori guztia, Miguel Archanco Taberna letratuak eta Gonzalo Galbete Martinicorena arkitektoak 2001eko irailaren 26an prestatutako txosteneko arrazoietan oinarrituz. Txostena bilkuraren espedientean dago.

8.-José Manuel Gascón Martín jaunak aurkeztutako alegazioa ezestea, Miguel Archanco Taberna letratuak eta Gonzalo Galbete Martinicorena arkitektoak 2001eko irailaren 26an prestatutako txosteneko arrazoietan oinarrituz. Txostena bilkuraren espedientean dago.

9.-Josefa Deito Sánchez andreak aurkeztutako alegazioa ezestea, Miguel Archanco Taberna letratuak eta Gonzalo Galbete Martinicorena arkitektoak 2001eko irailaren 26an prestatutako txosteneko arrazoietan oinarrituz. Txostena bilkuraren espedientean dago.

10.-Miguel Echarri Iribarren jaunak, 15.832.728 NAN zenbakia eta helbidea Iruñean, Tutera kaleko, 22-4.An duenak, Irabia Fundazioko Kontseilu Orokorreko idazkari gisa aurkeztutako alegazioa baiestea eta 1. poligonoko 1303. lurzatia (132 metro karratu), HAPOko N-12 unitatea birzatitzeko proiektuan sartutakoa, Irabia Fundazioaren jabetzakoa dela aitortzea. Hori guztia, Miguel Archanco Taberna letratuak eta Gonzalo Galbete Martinicorena arkitektoak 2001eko irailaren 26an prestatu txosteneko arrazoietan oinarrituz. Txostena bilkuraren espedientean dago.

11.-Domingo eta Juan Santiago Arpón Canoves jaunek aurkeztutako alegazioa ezestea. Birzatiketa proiektuko testuak aldatu beharko dira eta Arpón Canoves jaunen ekarpena 172 metro karratukoa (2. poligonoko 1302. lurzatikoak) izanen dela ezarriko. Hori guztia, Miguel Archanco Taberna letratuak eta Gonzalo Galbete Martinicorena arkitektoak 2001eko irailaren 26an prestatutako txosteneko arrazoietan oinarrituz. Txostena bilkuraren espedientean dago.

12.-Francisco Javier Mayor Cinca jaunak aurkeztutako alegazioa hein batean baiestea eta lekualdatzearen gastuengatik kalte-ordainak handitzea, Miguel Archanco Taberna letratuak eta Gonzalo Galbete Martinicorena arkitektoak 2001eko irailaren 26an prestatutako txosteneko arrazoietan oinarrituz. Txostena, bilkuraren espedientean dago.

13.-Angel Apecechea Escudero jaunak (15.788.990 NANa) "Pedro de Axular" kooperatibaren izenean, aurkeztutako alegazioa ezestea, Miguel Archanco Taberna letratuak eta Gonzalo Galbete Martinicorena arkitektoak 2001eko urriaren 3an prestatu txosteneko arrazoietan oinarrituz. Txostena bilkuraren espedientean dago.

14.-Agiriak izapidatzeko tasen likidazioa onestea, indarrean den Lizentziak emateko eta hirigintzako beste jarduketetarako tasak arautzen dituen ordenantza fiskalari jarraituz, berrehun eta hirurogeita zortzi mila eta laurogetia hamaika (268.091) pezeta baitira (1.611,26 euro).

15.-N-12 unitatea birzatitzeko proiektua behin betiko onestea. Proiektuak honako hauek biltzen ditu: memoria, birzatiketa akta, behin-behineko likidazio kontua eta balorazio espedientea. Bilkuraren espedientean behar bezala eginbidetua dago.

16.-Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea eta jendaurreko epean agertutako alegazio egileei eta Agoizko Jabetzaren Erregistroari haren berri ematea.

17.-Alkatetzari ahalmena ematea erabaki hau aplikatu eta garatu ahal izateko behar beste agiri sina ditzan.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta behar diren ondorioak sor ditzan, eta ohartarazten da erabaki honen aurka errekurtso hauek jar daitezkeela:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioko organo eskudunari zuzendua, uztailaren 13ko 29/1998 Legean ezarritakoari jarraituz, bi hilabeteko epean, jakinarazpen honen biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpen honen biharamunetik hasita.

c) Errekurtso horiek baino lehen, aukeran, berraztertzeko errekurtsoa, jakinarazten den erabakia hartu duen udal organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpen honen biharamunetik hasita.

Burlatan, bi mila eta bateko abenduaren hamabian. Alkatea, José Luis Góngora Setuáin.

Iragarkiaren kodea: A0200443