26. ALDIZKARIA - 2002ko martxoaren 1a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

"AR-San Juan-UO/U.C.1/U.I.XII" exekuzio unitateko Konpentsazio Batzordearen estatutuak. Hasierako onespena

Iruñeko Udaleko Alkatetzak, bi mila eta biko otsailaren hamaikan, honako ebazpen hau hartu zuen:

"Ikusirik "AR-San Juan-UO/U.C.1/U.I.XII" exekuzio unitateko Konpentsazio Batzordearen estatutuak, José María Compains Rolan jaunak, Agrupación Deportiva San Juan- Donibane Kirol Elkartearen izenean eta hura ordezkatuz, izapidatzeko aurkeztu dituenak, eta letratuak 2002-2-4an eginiko txostenarekin bat,

Ebatzi dut:

1.-Hasiera batez onestea aipatu Konpentsazio Batzordearen estatutuak, espedientean dagoen agiriari jarraikiz.

2.-Erabaki honen banakako jakinarazpena ukitutako jabeei igortzea eta horiei 15 eguneko entzutea ematea, jakinarazpena jaso eta biharamunetik aitzina.

3.-Espedientea jendaurrean edukitzea 15 egunetan, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina."

Argitara ematen da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruz indarra duen Legearen 59.4 artikuluan eta 59.5 artikuluaren a) idatz-zatian (azaroaren 26ko 30/1992 Legea) eta aplikatzen ahal den gainerako legerian xedatutakoa betez, izan litezkeen beste interesatu ezezagunentzat eta, legeak dioen bezala saiatuta ere, jakinarazi ahal izan ez zaienentzat, jakinarazpen balioa izan dezan.

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren hamalauan. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0201780