26. ALDIZKARIA - 2002ko martxoaren 1a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

OHARRA, Nekazaritzako Egituren Zerbitzuak emana, Leatxe aldeko lurzati berrantolamenduko ordezpen finka berrien jabetza hartzea xedatzen duena.

2002ko urtarrilaren 14an, Nekazaritzako Egitura eta Elikagai Industrien zuzendari nagusiak emandako Ebazpenaren bidez, xedatu da interesatuei ematea Leatxe aldeko lurzati berrantolamenduko ordezpen finka berrien jabetza, Ohar hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Leatxeko Udaletxean ikusgai daude interesatuen eskura alde horretako planoak eta jabe bakoitzari esleitutako loteen zerrenda.

Nekazaritzako Azpiegituren Erreformari buruzko abenduaren 9ko 18/1994 Legearen 60. artikuluak adierazten duenari jarraikiz, Ohar hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, interesatuek erreklamazioak egin ahalko dituzte finka berrien eduki errealaren eta berrantolamenduaren espedientean agertzen denaren arteko aldea % 3koa baino handiagoa den kasuetan. Erreklamazio horiekin batera perituen irizpena aurkeztu beharko da, Nekazaritzako Egituren Zerbitzuko zuzendariari zuzenduko zaizkio eta Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorrean aurkeztuko.

Iruñean, bi mila eta biko urtarrilaren hogeita bian.-Nekazaritzako Egituren Zerbitzuko zuzendaria, Jesús María Echeverría Azcona.

Iragarkiaren kodea: A0200985