26. ALDIZKARIA - 2002ko martxoaren 1a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

INDUSTRIA ETA TEKNOLOGIA, MERKATARITZA, TURISMO ETA LAN DEPARTAMENTUA. Jakinarazpen ediktua.

Nafarroako Gobernuko Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuak,

Aditzera ematen du: Nafarroako Gobernuko Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuko Lan Harremanen Atalean 74/2001 espedientea izapidatzen ari dela, Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetzak Excavaciones Muniain S.L. enpresaren arau-haustea dela eta egindako 55/2001 aktari buruzkoa. Espediente horri loturik, Erabakia eman zen 2001eko azaroaren 16an. Haren xedapen zatiak hitzez hitz honela dio:

1. Igor bitez Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailera 909/2001 Administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruz eskaturiko agiriak. Auzi-errekurtsoa Excavaciones Muniain S.L. enpresak paratu du, Nafarroako Gobernuak 2001eko uztailaren 2an harturiko Erabakiaren aurka. Enpresa horrek Muniain-Iguzkitzan du egoitza, Lizarra-Allo errepideko 5. km.an.

2. Jakinaraz bekio Erabaki hau Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailari, Lehendakaritza Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuari eta interesatuei. Dei egiten zaie 9 eguneko epean autoetan ager daitezen.

Eta Excavaciones Muniain S.L. enpresa, hondarreko helbidea Muniain-Iguzkitzako Lizarra-Allo errepideko 5. km.an izan zuena, egun toki ezezagunean baitago, ediktu honen bitartez haren legezko ordezkariari Ebazpen horren berri ematen zaio, eta, ohartarazten, Lan Harremanen Atalean (Tomás Caballero parkea, 1, Iruña) haren kopia bat eta eskura duela.

Iruñean, bi mila eta biko urtarrilaren hogeita bostean.-Lan Zerbitzuko zuzendaria, José María Andueza Azcona.

Iragarkiaren kodea: A0201008