26. ALDIZKARIA - 2002ko martxoaren 1a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

TOKI ADMINISTRAZIOKO DEPARTAMENTUA. Zenbatespen Orria aurkezteko epearen jakinarazpena.

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 30/1992 Legeko 59. artikuluko 1. idatz-zatian aurreikusiriko jakinarazpena egitea, alegia, José Ignacio Tellechea Irureta jaunak Zenbatespen Orria aurkezteko errekerimenduarena. Hortaz, honen bidez, Administrazio Prozedurari buruz indarra duen Legeko 59. artikuluko 4. idatz-zatian xedatua betetzen da. Aipatutakoa DO-229 (2. poligonoko 182. lurzatia) finkaren jabea da "Donamariako kolektoreen sarea (Gaztelu, Azkarraga, Komentua eta Igurin)" izeneko proiektuan.

Proiektua: "Donamariako kolektoreen sarea (Gaztelu, Azkarraga, Komentua eta Igurin)"

Finka zk.: DO-229 (2. poligonoko 182. lurzatia).

Gaia: Zenbatespen Orria aurkezteko errekerimendua

1954ko abenduaren 16ko Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legeko 24. artikuluan xedaturiko epea iraganik, proiektu hura dela eta egin beharreko nahitaezko desjabetzapenari buruzko espedienteko finkaren justiprezioari buruz adostasunik lortu gabe, Departamentu honek dei egiten dio, Nafarroako Desjabetzapen Auzitegiak balorazioa baino lehen adostasun hori lortzea bada ere, jakinarazpen hau hartu eta biharamunetik eta hogei eguneko epearen barrenean, zenbatespen orria aurkez dezan, hiru aletan. Bertan, ukitzen zaion ondasun edo eskubidearen balio zenbatetsia zehaztuko da eta nahi dituen alegazio guztiak egiten ahalko ditu, kontuan hartuta, balorazioak nahitaez arrazoiturik behar duela eta peritu baten izenpeak abalatzen ahalko du. Horren lansariak haren kontu izanen dira. Hori dena, Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legeko 29. artikuluan xedatzen denaren arabera.

Balorazioari eusteko edozein agiri hiru aletan aurkeztu beharko da, jatorrizkoaren eta kopia edo fotokopien bidez.

Iruñean, bi mila eta bateko otsailaren hemezortzian.-Toki Administrazioko idazkari teknikoa, Antonio Iriarte Moncayola.

Iragarkiaren kodea: A0201727