26. ALDIZKARIA - 2002ko martxoaren 1a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

LEHENDAKARITZA DEPARTAMENTUA. Jakinarazpen ediktua.

Ezinezkoa izan da Barne zuzendari nagusiaren urtarrilaren 7ko 11/2002 Ebazpenaren jakinarazpena egitea, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2. eta 135. artikuluek agintzen duten bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59.4 artikuluak agintzen duena.

"11/2002 EBAZPENA, urtarrilaren 7koa, Barne zuzendari nagusiak emana, Carlos Ruiz Escolar jaunari 240,40 euroko isuna ezartzen diona, Nafarroako Zezen Ikuskizunen Erregelamendua hausteagatik.

Foruzaingoak salaketa jarri ondoren, Carlos Ruiz Escolar jaunari zehapen espedientea ireki zaio, Erriberrin 2001eko irailaren 16an egin zen pikadorerik gabeko zezen-jaialdian, laguntzaile-talde osoa ez eramateagatik, banderillero bakarra eraman baitzuen, bi beharrean.

Hurrengoak kontuan harturik:

1. Zehapen espedientea tramitatzean, Ikuskizun Publikoei eta Josteta Jarduerei buruzko Foru Legearen 28.2 artikuluak arau-hauste arinak zehatzeko agintzen dituen tramiteak egin dira.

2. Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2. eta 135. artikuluek agintzen duten jakinarazpena egitea ezinezkoa izan denez, araudi horren 59.4 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, argitara eman zen Madrilgo Udaleko ediktu oholean eta 2001eko azaroaren 19ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean (140. zk.).

Entzunaldia emateko tramitea irekita ere, salatuak ez du alegaziorik aurkeztu.

3. Salatutako gertaerak Nafarroako Zezen Ikuskizunen Erregelamenduaren 67.2 artikuluan xedatutakoaren kontrako arau-hauste dira (Erregelamendua ekainaren 29ko 249/1992 Foru Dekretuak onetsi zuen), arau-hauste arina Foru Dekretu horren 95.4.i) artikuluaren arabera. 30,05 eta 300,51 euro bitarteko isuna dagokio (aipatu Foru Dekretuaren 98.5 artikulua).

Horregatik guztiagatik, Nafarroako Zezen Ikuskizunen Erregelamenduaren 99. artikuluan xedatutakoaren babesean eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak urriaren 13an eman 204/1999 Foru Aginduaren bidez delegatuak ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Carlos Ruiz Escolar jaunari (246.561 NANa) 240,40 euroko isuna ezartzea.

2. Isunaren dirua edozein banku edo aurrezki kutxatan ordain dezake, eta horretarako, Barne Zuzendaritza Nagusiaren bulegoetan emanen zaio ordaingutuna (Karlos III.aren etorbideko 2an, 31002 Iruña).

3. Ebazpen honen berri ematea Barne Zuzendaritza Nagusiko Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari eta Carlos Ruiz Escolar jaunari, eta ohartaraztea horren kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal duela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hau jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114 eta 115. artikuluekin bat (lege hori urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen).

Iruñean, bi mila eta biko urtarrilaren zazpian.-Barne zuzendari nagusia. Alfredo González Echarren".

Iragarkiaren kodea: A0200664