26. ALDIZKARIA - 2002ko martxoaren 1a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

295/2001 EBAZPENA, abenduaren 27koa, Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusiak emana, doktoreen hobekuntzarako programa behin-behinezkoz ebazten duena. Programa, 2001-2002 ikasturterakoa, Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusiak maiatzaren 25ean emandako 103/2001 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

Unibertsitateko Irakaskuntza eta Ikerketa Zerbitzuko zuzendariak aurkeztu duen txostenean adierazi du abenduaren 20ko bilkuran programa honen gaineko behin-behineko ebazpena eman zela deialdian ezarritako epea beterik. Bilkuraren akta ebazpen honi erantsita dago. Ebazpena eman zen doktoreen hobekuntzarako laguntzen deialdiaren 9. idatz-zatian xedaturikoari jarraikiz, eta Hezkuntza eta Kultura Departamentuaren Prestakuntzarako eta Ikerketa eta Garapenerako (I+G) Planeko Laguntzen Departamentuarteko Batzordeak 2001-2002 ikasturterako egin proposamena ikusi eta gero. Batzorde hori Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusiak sortu zuen irailaren 20ko 184/2001 Ebazpenaren bitartez. Deialdi honen ebazpena behin-behinekoa izanen da, batzordeak erabaki duenez, harik eta 2002. urterako aurrekontuan kontusail horretarako zenbat diru dagoen jakin arte.

Hezkuntza eta Kultura kontseilariak ekainaren 29ko 255/2000 Foru Aginduaren bidez emandako ahalmenen arabera esleituak ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Behin-behinekoz onestea I. eranskinean ageri diren laguntzak, doktoreen hobekuntzarako 2001-2002 ikasturterako programari dagozkionak. Bestetik 12.315.000 pezetako, 74.014,64 euroko gastua baimentzea. Diru kopuru hori honela finantzatuko da:

-9.236.250 pezeta (55.510,98 euro) gastuen aurrekontu indarduneko 43100-4800-425100 kontusailaren kargura ("Prestakuntzarako eta Ikerketa eta Garapenerako (I+G) Planeko Laguntzak" izeneko kontusaila).

-3.078.750 pezeta (18.503,66 euro) 2002ko aurrekontuko izen bereko kontusailaren kargura.

2. Ebazpen honen II. eranskinean ageri diren eskatzaileei laguntzak behin-behinekoz ukatzea, azaltzen diren arrazoiengatik.

3. Deialdian ezarritakoari jarraikiz, Ebazpen hau eta I. eranskina Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Hezkuntza eta Kultura Departamentuko eta Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiko iragarki oholean argitara daitezela agintzea.

4. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da Nafarroako Gobernuari zuzendua, errekurritutako egintza jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik hasita hilabeteko epean.

5. Ebazpen hau eta I. eta II. eranskinak igortzea Ekonomi eta Ogasun Departamentuak Hezkuntzakoan duen kontu-hartzaile delegatuari, Departamentuarteko Batzordeko kideei, Nafarroako Unibertsitateetako ikerketako errektoreorde arduradunei, Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusira, Unibertsitateko Irakaskuntza eta Ikerketa Zerbitzura, Goi Mailako Ikasketen Atalera, Aurrekontu eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atalera, Ikerketarako Laguntzen Bulegora, Administrazio Orokorraren Bulegora eta Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzaten eta, laguntza eman edo ukatu zaiela interesatuei banan-banan jakinaraztea.

Iruñean, bi mila eta bateko abenduaren hogeita zazpian.-Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusia, Pedro Pegenaute Garde.

I. ERANSKINA

Onuradunen zerrenda

DOKTOREEN HOBEKUNTZA

18192452G

AZCONA GUERRA, Ana Mercedes

Modos de integración de la economía navarra en el espacio europeo en los siglos XVII-XVIII: la dimensión internacional de la economía navarra.

Zaragozako U. (Historia Modernoaren Saila)

Zaragoza

(Espainia)

840.000

5.048,50

630.000

3.786,37

210.000

1.262,13

50824145X

DE PEÑA FARIZA, M.ª Paz

Estudio intercultural de las preferencias de los consumidores (navarros y norteamericanos) para el café, y su relación con las propiedades sensoriales del café y los marcadores genéticos del sabor de los consumidores.

University of California - Davis (Food Science and Technology)

Davis

(Estatu Batuak)

2.025.000

12.170,49

1.518.750

9.127,87

506.250

3.042,62

33426053S

GARCIA LAUTRE, Ignacio

Desarrollar líneas de trabajo iniciadas durante la tesis doctoral.

Budapest University of Economics Science (Estatistika eta Ikerketa Operatiboaren Saila)

Budapest

(Hungaria)

1.350.000

8.113,66

1.012.500

6.085,24

337.500

2.028,42

29153097E

IBÁÑEZ GASTON, Ricardo

Metodologías para la evaluación de los principales condicionantes (bióticos / abióticos).

Rijkuniversiteit Groningen (Laboratory of plant ecology)

Groningen

(Holanda)

2.700.000

16.227,33

2.025.000

12.170,50

675.000

4.056,83

78743434J

RECALDE FRISON, Delia

Utilización de modelos de ratones transgénicos para el estudio de los mecanismos de desarrollo de la aterosclerosis.

Institut Pasteur (Unite d'expresión des genes eucariotes)

Paris

(Frantzia)

2.700.000

16.227,33

2.025.000

12.170,50

675.000

4.056,83

33436856P

ZULET ALZORRIZ, M.ª de los Angeles

Influencia de los ácidos grasos sobre la diferenciación, metabolismo y apoptosis de adipcitos humanos.

Universit„t Ulm (Pediatria Saila)

Ulm

(Alemania)

2.700.000

16.227,33

2.025.000

12.170,50

675.000

4.056,83

GUZTIRA:

12.315.000

74.014,64

9.236.250

55.510,98

3.078.750

18.503,66

Iragarkiaren kodea: A0200544