26. ALDIZKARIA - 2002ko martxoaren 1a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

27/2002 EBAZPENA, urtarrilaren 31koa, Justizia zuzendari nagusiak emana, Estatuko Justizia Idazkaritzak 2002ko urtarrilaren 21ean emandako Ebazpena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea xedatzen duena. Aipatu Ebazpen horren bitartez, Justizia Administrazioko ofizialen, laguntzaileen (igoera txanda eta txanda irekikoen) eta agenteen (txanda irekikoen) kidegoetan sartzeko hautapen probetako epaimahai delegatuen osaera jakinarazi zen.

2002ko urtarrilaren 21eko Ebazpenaren bidez, Estatuko Justizia Idazkaritzak Justizia Administrazioko ofizialen, laguntzaileen (igoera txanda eta txanda irekikoen) eta agenteen (txanda irekikoen) kidegoetan sartzeko hautapen probetako epaimahai delegatuen osaera jakinarazi zuen. Hautapen proba horietarako deia Justizia Ministerioak 2001eko uztailaren 19an emandako Aginduen bitartez egin zen.

Deialdien oinarrietan eta Justizia Administrazioko ofizialen, laguntzaileen eta agenteen Kidegoen Erregelamendu organikoa onesten duen otsailaren 16ko 249/1996 Errege Dekretuaren 20. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, bidezko da Estatuko Justizia Idazkaritzak emandako aipatu Ebazpena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Horrenbestez, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak urriaren 13an eman 202/1999 Foru Aginduaren bidez delegaturik ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Estatuko Justizia Idazkaritzak 2002ko urtarrilaren 21ean emandako Ebazpena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila xedatzea. Ebazpen horren bitartez, Justizia Administrazioko ofizialen, laguntzaileen (igoera txanda eta txanda irekikoen) eta agenteen (txanda irekikoen) kidegoetan sartzeko hautapen probetako epaimahai delegatuen osaera, Ebazpen honen eranskin gisara heldu dena, jakinarazi zen.

2. Estatuko Justizia Idazkaritzak 2002ko urtarrilaren 21ean emandako Ebazpena eta haren eranskin osoa, Justizia Zuzendaritza Nagusian daude aztergai (Iratxeko Monasterioa, 22, behea, Iruña)

Iruñean, bi mila eta biko urtarrilaren hogeita hamaikan.-Justizia zuzendari nagusia, José María Abad Alegría.

E R A N S K I N A

EBAZPENA, 2002ko urtarrilaren 21ekoa, Estatuko Justizia Idazkaritzak emana, Justizia Administrazioko ofizialen, laguntzaileen (igoera txanda eta txanda irekikoen) eta agenteen (txanda irekikoen) kidegoetan sartzeko hautapen probetako epaimahai delegatuen osaera jakinarazten duena.

2001eko uztailaren 19an eman eta irailaren 18, 11 eta 25eko Estatuko Aldizkari Ofizialetan argitaratutako Aginduetako deialdien oinarrietan eta ofizialen, laguntzaileen eta agenteen kidegoen Erregelamendu Organikoa onesten duen 249/1996 Errege Dekretuan ezarritakoari jarraikiz.

Estatuko Justizia Idazkaritzak Justizia Administrazioko ofizialen, laguntzaileen (igoera txanda eta txanda irekikoen) eta agenteen (txanda irekikoen) kidegoetan sartzeko hautapen probetako epaimahai delegatuen osaera jakinaraztea erabaki du. Epaimahaiek, eranskin gisara ageri direnek, hautapen probetarako deia egiteko 2001eko uztailaren 19an eman eta irailaren 18, 11 eta 25eko Estatuko Aldizkari Ofizialetan argitaratutako Aginduetan ezarritako kategoriak izanen dituzte.

Ebazpen honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Estatuko Idazkaritza honi zuzendua, hilabeteko epean, edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzietarako Epaitegi Zentralei zuzendua, bi hilabeteko epean. Epe horiek Ebazpen hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko dira.

Madrilen, bi mila eta bateko urtarrilaren hogeita batean. Estatuko Justizia idazkaria. 1996ko urriaren 29ko O.D. Zuzendari nagusia, Carlos Lesmes Serrano. Justizia Administrazioaren zerbitzuko giza baliabideen zuzendariorde nagusia.

E R A N S K I N A

Nafarroako Epaimahai Delegatua

AGENTEAK

Epaimahai titularra

Epaimahaiburua: Joaquín María Miqueléiz Bronte jauna. Magistratua.

Epaimahaikideak:

Jesús Jiménez de Luque jauna. Autonomia Erkidegoko funtzionarioa, A mailakoa.

Carolina Delgado Gómez andrea, Autonomia Erkidegoko funtzionarioa, A mailakoa.

Javier Isasi Barber jauna. Epaitegiko idazkaria.

Carlos López de Guereñu Sanz jauna. Justizia Administrazioko agentea.

Daniel Panizo Alonso jauna. Justizia Administrazioko agentea.

Idazkaria:

Vicente Ager Iciz jauna. Epaitegiko idazkaria.

Ordezko epaimahaia.

Epaimahaiburua:

Ana Cuenca Ruiz andrea. Fiskala.

Epaimahaikideak:

Belén López Carballo andrea. Autonomia Erkidegoko funtzionarioa, A mailakoa.

Fernando Balduz Ugarriza jauna, Autonomia Erkidegoko funtzionarioa, B mailakoa.

María Angeles Ederra Sanz andrea. Epaitegiko idazkaria.

Marta Esparza Otazu andrea. Justizia Administrazioko agentea.

Santiago Latorre Martín jauna. Justizia Administrazioko agentea.

Idazkaria:

Teresa Arenaza Sarasola andrea. Epaitegiko idazkaria.

Iragarkiaren kodea: A0201090