26. ALDIZKARIA - 2002ko martxoaren 1a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Foru Aginduak

AKATS ZUZENKETA, Nekazaritzako Ikerketarako Batzordea aldatzeko Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak 2001eko azaroaren 26an emandako Foru Aginduarena.

Ikusirik akats bat dagoela Nekazaritzako Ikerketarako Batzordea aldatzeko Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak 2001eko azaroaren 26an eman eta 2001eko abenduaren 31ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean (158. zk.) argitaratutako Foru Aginduan, bidezko da dagokion zuzenketa egitea.

10134 orrialdean, bigarren zutabean, artikulu bakarra, batzordekideak, ondoko hau dioen tokian: "... Nekazaritzako Elikagai Egituren eta Elikaduraren Zerbitzuko zuzendaria...", honela behar du: "...Nekazaritzako Elikagai Industrien eta Elikaduraren Zerbitzuko zuzendaria, Nekazaritzako Egituren Zerbitzuko zuzendaria..."

Iruñean, bi mila eta biko urtarrilaren hogeita hiruan.-Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilaria, Ignacio Javier Martínez Alfaro.

Iragarkiaren kodea: A0200984