26. ALDIZKARIA - 2002ko martxoaren 1a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

54/2002 EBAZPENA, urtarrilaren 15ekoa, Industri zuzendari nagusiak emana, Iberdrola D.E.S.A.U. enpresari Itzan goi tentsioko instalazio elektrikoa jartzeko baimena eman, dagokion proiektua onetsi eta, zehazki, haren onura publikoa deklaratzen duena.

Ikusirik Iberdrola D.E.S.A.U. enpresak egin duen eskakizuna, ondotik aipatzen diren ezaugarri nagusiak dituen linea elektrikoaren instalazioa baimendu, proiektua onetsi eta, zehazki, bide zortasuna ezartzearren, haren onura publikoa deklaratzeko, eta ukitutako ondasun eta eskubideen presazko okupazioa deklara dadin:

a) Eskatzailea: Iberdrola D.E.S.A.U.

b) Instalazioa jartzeko tokia: Zuasti, Aldaba, Saratsa, Eritze eta Otsobi (Itza). p.c) Instalazioaren xedea: horniduraren kalitate bermea hobetzea.

d) Ezaugarri nagusiak: "Orkoien-Irurtzun I" izeneko 66 kV-ko aireko linea berritzea. Isolamendu zurrunaren ordez isolatzaile kate esekiak jarriko dira, eroalea ere LA-175, 00-33 euskarritik, Renfe Zuasti, 4.535 metrokoa zirkuitu bakunean, "Orkoien-Irurtzun 2" lineako 00-52 euskarriraino. Hemen, bi lineak elkartuko dira, eta euskarri horretatik aitzina "Orkoien-Irurtzun 1" deituko da, Zuasti, Aldaba, Saratsa, Eritze eta Otsobiko mugapeetan, Itzako udalerrian.

e) Nongo materialak: nazionalak.

f) Aurrekontua: 18.466.908 pezeta (110.988,35 euro).

Kontuan harturik, horretarako irekitako espedientean behar ziren erregelamenduzko tramiteak bete direla.

Horiek horrela, Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilariaren urriaren 14ko 572/1999 Foru Aginduaren bidez (133. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 99-10-25ekoa) esleitu zaizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Aipatu instalazio elektrikoa jartzeko baimena ematea.

2. Zehazki, instalazio horren onura publikoa deklaratzea, Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legearen 52., 53. eta 54. artikuluetan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 148 eta 149.etan aipaturiko ondorioekin.

3. Instalazio hori egiteko aurkeztu proiektua onestea eta 12 hilabeteko epea ematea lanak egiteko. Proiektu hori Iruñean datatua da, 2001eko maiatzean, Raúl Herráez Fernández industri ingeniari jaunak sinatua.

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

Ebazpen honen berri emanen zaie Iberdrola D.E.S.A.U.ri, Nafarroako Gobernuko Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuari, RENFEri, Red Eléctrica Españolari, Enagasi, Telefónica, S.A.ri eta Itzako Udalari, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

Iruñean, bi mila eta biko urtarrilaren hamabostean.-Industri zuzendari nagusia, Enrique Jiménez Goicoa.

Iragarkiaren kodea: A0200570