26. ALDIZKARIA - 2002ko martxoaren 1a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

1863/2001 EBAZPENA, abenduaren 31koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Bideko Ama Birjina Ospitaleko ur sanitario beroaren sarean izandako gorabehera konpontzeko euskarri aldeetan ur sanitario beroaren sarea paratzeko lanak, Adisa de Calefacción S.L. enpresak eginak, onetsi eta gastu hori eta lan horiek ordaintzeko baimena ematen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legearen 97. artikuluan xedatutakoa betetzeko, aditzera ematen da abenduaren 31ko 1863/2001 Ebazpenaren bidez, honako kontratu hau esleitu dela:

-Xedea: Bideko Ama Birjina Ospitaleko euskarri aldeetan ur sanitario beroaren sarea paratzeko lanak kontratatzea.

-Esleitzeko modua: presako prozedura.

-Onartutako diru-kopurua: 59.843.933 pezeta, 359.669,64 euro.

-Esleipen-hartzailea: Adisa de Calefacción S.L.

Iruñean, bi mila eta bateko abenduaren hogeita hamaikan.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Víctor Manuel Calleja Gómez.

Iragarkiaren kodea: A0200991