26. ALDIZKARIA - 2002ko martxoaren 1a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Foru Aginduak

11/2002 FORU AGINDUA, urtarrilaren 23koa, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri kontseilariak emana, 2002rako Oinarrizko Errentaren zenbatekoak onesten dituena.

Oinarrizko Errenta arautzen duen apirilaren 19ko 120/1999 Foru Dekretuak Unitate Jasotzailearen Oinarrizko Errentaren zenbatekoa ezarri zuen 3. artikuluan, eta artikulu horren hirugarren idatz-zatian xedatu jaso beharreko gutxieneko zenbatekoa urtero arautuko dela. Zenbateko hori ez da izanen Lanbidearteko Gutxieneko Soldataren % 7tik beherakoa.

Horren ondorioz, eta Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legeak emandako eskurantzak erabiliz, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri kontseilariak

AGINDU DU:

1. Unitate Jasotzaile bakoitzak 2002. urtean jaso beharreko Oinarrizko Errentaren zenbatekoak, apirilaren 19ko 120/1999 Foru Dekretuaren 3. artikuluan aurreikusitakoak, onestea. Hona hemen zenbatekoen taula:

ZENBATEKOEN TAULA

Pertsona 1 L.G.S.ren % 75era arte hilean: 331,65 euro.

2 pertsona L.G.S.ren % 90era arte hilean: 397,98 euro.

3 pertsona L.G.S.ren % 100era arte hilean: 442,20 euro.

4 pertsona L.G.S.ren % 110era arte hilean: 486,42 euro.

5 pertsona L.G.S.ren % 120ra arte hilean: 530,64 euro.

6 pertsona edo gehiago L.G.S.ren % 125era arte hilean: 552,75 euro.

Unitate jasotzaile bakoitzak jaso beharreko gehieneko zenbatekoa: L.G.S.ren % 125 (552,75 euro).

Unitate jasotzaile bakoitzak jaso beharreko gutxieneko zenbatekoa: L.G.S.ren % 7 (30,95 euro).

2. Foru Agindu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra eta 2002ko urtarrilaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak.

Iruñean, bi mila eta biko urtarrilaren hogeita hiruan.-Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri kontseilaria, Calixto Ayesa Dianda.

Iragarkiaren kodea: A0200958