26. ALDIZKARIA - 2002ko martxoaren 1a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

78/2002 EBAZPENA, otsailaren 14koa, Hezkuntza zuzendari nagusiak emana, Iruñeko "Vírgen del Camino" BHI eraikina handitzeko Proiektuaren erredakzioa eta zuzendaritza kontratatzeko espedientea onesten duena, Elektroteknia, Hotz eta Bero heziketa ziklo berrietara egokitzeko.

Hezkuntza eta Kultura Departamentuak lizitaziorako deia egin du Iruñeko "Vírgen del Camino" BHI eraikina handitzeko Proiektuaren erredakzioa eta zuzendaritza kontratatzeko, Elektroteknia, Hotz eta Bero heziketa ziklo berrietara egokitzeko.

-Mota: lehiaketa. Presakoa.

-Xedea: Iruñeko "Vírgen del Camino" BHI eraikina handitzeko Proiektuaren erredakzioa eta zuzendaritza, Elektroteknia, Hotz eta Bero heziketa ziklo berrietara egokitzeko.

-Aurrekontua: 66.111,33 euro (11.000.000 pezeta), BEZa barne.

-Proposamenen aurkezpena: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasi eta hamalaugarren egun naturala arte, Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.a etorbidea, 2, Iruña) edo Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Erregistroan (Santo Domingo kalea, z.g., Iruña).

-Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren pleguan daudenak. Agiriek jatorrizkoak edo kopia kautotuak izan beharko dute.

-Eskaintzak jendaurrean irekitzea: jendaurrean, proposamenak aurkezteko epea bukatu eta biharamunetik hasi eta laugarrren egun balioduneko 12:00etan, Hezkuntza Zuzendaritza Nagusian (Santo Domingo kalea, z.g., Iruña).

Administrazio klausulen eta manu teknikoen pleguak lizitatzaileen eskura daude, azter ditzaten, 9:00etatik 14:00etara, Inbertsio Zerbitzuko Obra eta Ekipamendu Atalean (Santo Domingo kalea, z.g., Iruña).

Iruñean, bi milako eta biko otsailaren hamalauan.-Hezkuntza zuzendari nagusia, Santiago Arellano Hernández.

Iragarkiaren kodea: A0201614