26. ALDIZKARIA - 2002ko martxoaren 1a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

EBAZPENA, 2002ko urtarrilaren 10ekoa, Antolaketa eta Informazio Sistemen zuzendari nagusiak emana, 2002. urtean Nafarroako Gobernuko eta haren erakunde autonomoetako sistema mikroinformatikoen inguruko laguntza teknikoa emateko lanak "Computadoras Navarra, S.A." enpresari adjudikatzen dizkiona, prozedura irekiaren eta lehiaketa publikoaren bidez.

Indarra duten legeetan xedatutakoa betetzeko asmoz, aditzera ematen da Antolaketa eta Informazio Sistemen zuzendari nagusiak 2002ko urtarrilaren 10ean emandako Ebazpenaren bidez, honako kontratu hau adjudikatu dela:

-Xedea: Nafarroako Gobernuko eta haren erakunde autonomoetako sistema mikroinformatikoen inguruko laguntza teknikoa ematea, 2002. urtean.

-Adjudikazio-mota: prozeduara irekia, lehiaketa publikoa.

-Adjudikazioaren prezioa: 243.117 euro.

-Adjudikazio-hartzailea: Computadoras Navarra, S.A.

Iruñean, bi mila eta biko urtarrilaren hamarrean.-Antolaketa eta Informazio Sistemen zuzendari nagusia, Juan Santafé Rodrigo.

Iragarkiaren kodea: A0200955