26. ALDIZKARIA - 2002ko martxoaren 1a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

39/2002 FORU DEKRETUA, otsailaren 11koa, proiektu batzuetako obrek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela deklaratzen duena. Hona hemen proiektu horiek: "Noain-Taxoare eta Iruña Hegoa-Iruñeko mendebaldeko Ingurabideko lotunea birmoldatzea", "Enerizko saihesbidea Arrizabalagatik Garesera doan NA-601 errepidean", "Ezkabako tunelen bidez Iruñeko ipar sarbide berria egitea", "Ekialdeko Ingurabidearen gaineko oinezkoendako bi pasabide, Iruñean", "Irunberri-Ezkaroze NA-178 errepidea zabaldu eta hobetzea, tartea: Espartza-Ezkaroze" eta "Caparrosotik Zarrakaztelurako NA-124 errepidearen Santakara-Zarrakaztelu tartea zabaldu eta hobetzea".

Herrilan zuzendari nagusiak, azaroaren 30eko 1002/2001 Ebazpenaren bidez, "Noain-Taxoare eta Iruña Hegoa-Iruñeko mendebaldeko Ingurabideko lotunea birmoldatzea" izeneko proiektua behin betikoz onetsi zuen. Apirilaren 4ko 308/2001 Ebazpenaren bidez paratu zen jendaurrean.

Herrilan zuzendari nagusiak, martxoaren 9ko 213/2001 Ebazpenaren bidez, "Enerizko saihesbidea Arrizabalagatik Garesera doan NA-601 errepidean" izeneko proiektua jendaurrean egoteko epea bukatutzat eman eta behin betikoz onetsi zuen. Urriaren 12ko 1042/2000 Ebazpenaren bidez paratu zen jendaurrean.

Herrilan zuzendari nagusiak, azaroaren 27ko 983/2001 Ebazpenaren bidez, "Ezkabako tunelen bidez Iruñeko ipar sarbide berria egitea" izeneko proiektua jendaurrean egoteko epea bukatutzat eman eta behin betikoz onetsi zuen. Uztailaren 8ko 508/2001 Ebazpenaren bidez paratu zen jendaurrean.

Herrilan zuzendari nagusiak, otsailaren 4ko 150/2002 Ebazpenaren bidez, "Ekialdeko Ingurabidearen gaineko oinezkoendako bi pasabide, Iruñean" izeneko proiektua behin betikoz onetsi zuen. Azaroaren 7ko 941/2001 Ebazpenaren bidez paratu zen jendaurrean.

Herrilan zuzendari nagusiak, otsailaren 4ko 151/2002 Ebazpenaren bidez, "Irunberri-Ezkaroze NA-178 errepidea zabaldu eta hobetzea, tartea: Espartza-Ezkaroze" izeneko proiektua behin betikoz onetsi zuen. Uztailaren 4ko 581/2001 Ebazpenaren bidez paratu zen jendaurrean.

Herrilan zuzendari nagusiak, abuztuaren 22ko 782/2000 Ebazpenaren bidez, "Caparrosotik Zarrakaztelurako NA-124 errepidearen Santakara-Zarrakaztelu tartea zabaldu eta hobetzea" izeneko proiektua behin betikoz onetsi zuen. Otsailaren 14ko 149/2000 Ebazpenaren bidez paratu zuen jendaurrean.

Ekintza hauen xede diren errepideek gaur egun duten trafiko-trinkotasunaz jabeturik, izan litezkeen istripuak saihestu eta bideak hobetzeko ukituriko tarteak aldatzeko premia larria dela eta, bidezko da obrak ahalik eta azkarren hastea. Xede horrekin, eta behar diren lurrak erosteko izapidaketak arintzeko, beharrezkoa da ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela deklaratzea, hori guztia Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko 52. artikuluan xedatutakoaren babesean.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 57.b) artikuluak eta Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko 52. artikuluak emandako ahalmenak erabiliz, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta biko otsailaren hamaikan egindako bilkuran hartu zuen Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua. Proiektu batzuetako obrek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela deklaratzea. Hona hemen proiektu horiek:

-"Noain-Taxoare eta Iruña Hegoa-Iruñeko mendebaldeko Ingurabideko lotunea birmoldatzea"

-"Enerizko saihesbidea Arrizabalagatik Garesera doan NA-601 errepidean".

-"Ezkabako tunelen bidez Iruñeko ipar sarbide berria egitea"

-"Ekialdeko Ingurabidearen gaineko oinezkoendako bi pasabide, Iruñean".

-"Irunberri-Ezkaroze NA-178 errepidea zabaldu eta hobetzea, tartea: Espartza-Ezkaroze".

-"Caparrosotik Zarrakaztelurako NA-124 errepidearen Santakara-Zarrakaztelu tartea zabaldu eta hobetzea".

2. artikulua. Ukitutako ondasun eta eskubideak erosteko aurreikusten den gastua (laguntza teknikoa barne) ondokoa dela ezartzea: 1.600.000 euro. Diru kopuru horretatik 1.000.000 euro 2002rako luzatu den 2001eko gastuetako aurrekontuko "Azpiegituretarako lurren desjabetzapenak" izeneko kontusailaren kargura ordainduko da, eta gainerakoa, 600.000 euro, 2003ko aurrekontuko kontusailaren kargura.

AZKEN XEDAPENA

Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen den egunean hartuko du indarra.

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren hamaikan.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, José Ignacio Palacios Zuasti.

Iragarkiaren kodea: A0201769