26. ALDIZKARIA - 2002ko martxoaren 1a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Foru Aginduak

FORU AGINDUA, 2002ko urtarrilaren 14koa, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak emana. Honen bidez dirulaguntzak ematen dira 2002ko Nekazaritzako Aseguru Konbinatuen Urteroko Planean sarturik dauden zenbait nekazaritza-asegururen kontratazio kosturako.

Uztailaren 3ko 5/2000 Foru Legeak bere 2. artikuluan ezartzen du Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak urtero erabakiko dituela nekazaritzako aseguru konbinatuen plan nazionalean sartutako laguntzen lerroetarako laguntzak, otsailaren 16ko 54/1998 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitako xedapenen Testu Bateginean ezarritako baldintzetan.

Bestalde, Nafarroako Gobernuak eta Agrupación Española de Entidades Aseguradoras de los Seguros Agrarios Combinados (Agroseguro, S.A.) delakoak 1991ko azaroaren 4an sinatutako Hitzarmenak ahalmena ematen dio Nafarroako Gobernuari dirulaguntza hori poliza sinatzean aseguratuak pagatu beharreko dirutzatik kentzeko.

Ikusirik Nekazaritza eta Nekazaritzako Finantzaketa Zerbitzuak egindako txostena, non proposatzen baita Nafarroako Gobernuak eman ditzala ENESAk emandako helburu bererako 2002ko Nekazaritzako Aseguru Konbinatuen Urteroko Planean sarturik dauden zenbait nekazaritzako asegurua kontratatzeko kosturako dirulaguntzak.

Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legearen 36. artikuluan ezarritakoarekin bat, honakoa,

AGINDU DUT:

1. artikulua. Diruz lagunduko dira, otsailaren 16ko 54/1998 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitako xedapenen Testu Bateginean ezarritako baldintzetan, honako hauen kontratazio kostuak:

a) Nekazaritzako Aseguru Konbinatuen 2002ko Planaren bidez hitzartutako nekazaritzako aseguruak, laboreen aseguru lerro hauetan: arbeletxekoa, gerezia, arana, sagarra, mertxika, udarea, fruta ustiategiak, ardotarako mahatsa eta ardo kooperatiben kostu finkoak estaltzeko berme gehigarria, almendrondoaren etekinak, dolarerako olibarenak, ardotarako mahatsaren etekinak, basarana, baratxuri, orburu, brokoli, tipula, azalore, ilar berde, baba berde, leka, letxuga, piper, tomate, azenario, kiwi, arto, arroz eta patatarenak.

Horrelakoei dagozkien aseguru osagarrietarako ez da dirulaguntzarik emanen.

b) 2002ko Planaren abeltzaintzako aseguruak: ardi eta ahuntz azienda ustiatzekoa, ugalketarako eta aurrerako behi-aziendarena, gizentzeko behi-aziendarena, zezenketarakoaren ustiapena, zaldi-azienda, hazitarako behi-azienda hautatuarena eta lehorteak larreetan eragindako kalteen estaldura.

2. artikulua. 1. Nafarroako Gobernuko Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak aurreko artikuluko aseguruei eman beharreko dirulaguntza hurrengo portzentaje hau izanen dela finkatu da, Estatuak Nekazaritzako Aseguruen Estatuko entitateak (ENESA) horretarako ematen duen dirulaguntzarekiko:

a) % 50 aseguru hauetarako: arbeletxekoa, gerezia, arana, sagarra, mertxika, udarea, baratxuria, orburua, brokolia, tipula, azalorea, ilar berdea, baba berdea, leka, letxuga, piperra, tomatea, azenarioa, kiwia, artoa, arroza, patata eta basarana.

b) % 45 honako fruta-arbolen ustiategien aseguruetarako: almendrondoaren etekinak, olibaren etekinak, ardotarako mahatsarenak, ardotarako mahatsaren eta ardogintzako kooperatiben kostu finkoen estaldura berme erantsiarenak.

c) % 27 abeltzaintzako aseguruetarako: ardi eta ahuntz aziendaren ustiapena, ugalketarako eta aurrerakoen hazkuntzarako behi- aziendaren ustiapena, gizentzeko behi-aziendaren ustiapena, zezenketarako behi-aziendaren ustiapena, zaldi-aziendaren ustiapena, hazitarako abere hautatuak, larreetan lehorteak eragindako kalteen estaldura.

2. Dena dela, ENESAk eta Nafarroako Gobernuak emandako gehienezko dirulaguntzek baturik aseguruaren kostu osoaren % 80 baino gutxiago izan behar dute. Portzentaje horretara iritsiz gero, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak eman beharreko idrulaguntzari behar adina puntu kenduko zaizkio.

3. artikulua. Nafarroako Gobernuaren eta Agroseguroren artean egindako Hitzarmenari jarraikiz, Nafarroako Gobernuaren Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuaren dirulaguntza, Foru Dekretu honetan finkatutakoa aplikatuz aseguratu bakoitzari ordaindu behar zaiona, aseguratuak poliza izenpetzean ordaindu beharreko zenbatekotik kenduko da, eta poliza horretan adierazi beharko da zenbatekoa. Dirulaguntza behin-behinekoa izanen da, eta geroago berrikusi ahalko da. Era horretan kendutako dirua Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak ordainduko dizkio Agrosegurori, aipatutako hitzarmenean ezarritako prozedura kontuan harturik.

4. artikulua. 1. Nekazaritzako Finantzazioari buruzko lege mailako xedapenen Testu Bategina onetsi zuen otsailaren 16ko 54/1998 Legegintzako Foru Dekretuan xedatutakoa betetzeko, lehen adierazitako dirulaguntzen onuradun diren aseguru hartzaileek ondokoa aurkeztu beharko dute Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuan: laguntza-eskabidearen inprimaki ofiziala, izenpetutako polizen fotokopiak, eta zerrenda moduko laburpena, non adieraziko baitira, aseguratu bakoitzaren kasuan, aseguratutako unitateak, aseguratutako ekoizpenak, aseguratutako produkzioaren balioa, aseguruaren kostu osoa, hobariak eta deskontuak, ENESAren dirulaguntza, Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza eta nekazariak ordaintzen duen aseguruaren kostua, edo aukeran, izenpetutako polizen zerrenda euskarri magnetikoan, non polizako kontzeptu guztiak adieraziko baitira, aseguratu bakoitzaren kasuan.

2. Aurreko zenbakian adierazitako dokumentazioa aurkezteko epea, gehienez, hogeita hamar egunekoa izanen da, dagokion asegurua izenpetzeko epea amaitzen den egunetik hasita.

5. artikulua. 1. Foru Agindu honen 4. artikuluan xedatutakoa ez betetzeak behin-behinekoz pagatutako dirulaguntza ezeztatzea ekar dezake, eta Foru Komunitateko Administrazioak interesatuari hura erreklamatzea.

2. Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak eginiko egiaztapenen ondorioz, agertzen bada izenpetutako polizetakoren batek ez dituela betetzen otsailaren 16ko 54/1998 Legegintzako Foru Dekretuan edo Foru Dekretu honetan ezarritako baldintzak, Departamentu honek behin-behinekoz baliogabetuko du ordaindutako dirulaguntza, eta aseguratuari diru hori itzultzeko eskatuko dio.

XEDAPEN GEHIGARRIA

Lehenbizikoa.-Foru Dekretu honek eragindako gastua 2002ko gastuen aurrekontuko "Aseguru primen konpentsazioa" izeneko 71002-71220- 4700-719100 kontusailaren kargura ordainduko da, baldin eta horretarako krediturik badago.

AZKEN XEDAPENA

Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean indarra hartuko duen arren, 2002ko urtarrilaren 1etik aurrera izanen du eragina.

Iruñean, bi mila eta biko urtarrilaren hamalauan.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilaria, Ignacio Javier Martínez Alfaro.

Iragarkiaren kodea: A0200667