26. ALDIZKARIA - 2002ko martxoaren 1a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

DEIALDIA, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko fisioterapeuta izateko hamalau lanpostu huts oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapen proposamena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko fisioterapeuta izateko hamalau lanpostu huts oposizio-lehiaketa bidez betetzeko 1999ko 113. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, irailaren 10ean argitaratu zen deialdiaren 8. oinarria betez, deialdiko epaimahaiak Osasun Sistema Nazionaletik lekualdatzeko lehiaketan aritzen ziren izangaien artetik puntu gehien lortu zituztenak eta txanda irekiko izangaien artetik probak gainditu, puntu gehien lortu eta deialdiaren xede ziren lanpostuetan sartzen zirenak izendatzeko proposamena egin zuen. Izendapen proposamena 2001eko 136. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, azaroaren 9an, argitaratu zen.

Proposaturiko izangaiak, María Cruz Urdangarin Ilundain andreak, deialdiko lanposturako eskubide guztiei uko egin die.

Osasun Sistema Nazionaletik lekualdatzeko lehiaketako izangaien zerrendan hurrengo dauden izangaiek ere uko egin diete lanposturako eskubide guztiei.

Deialdiaren 1.3 oinarrian xedaturikoari jarraituz, bidezkoa da Raquel Barrio Rodríguez andrea proposatzea, bera baita txanda irekian probak gainditu dituztenen artetik hurrengo dagoena.

1. Raquel Barrio Rodríguez andrea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko fisioterapeuta izendatzeko proposamena onetsi da.

2. Hau guztia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara bedi, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko urtarrilaren hamaseian.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Administrazio eta Giza Baliabideen zuzendaria, Alberto Andérez González.

Iragarkiaren kodea: A0200669