26. ALDIZKARIA - 2002ko martxoaren 1a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

190/2002 EBAZPENA, otsailaren 6koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, María Teresa Mayayo Chueca andrea Tuterako Osasun Barrutiko Emakumeari Laguntzeko Ataleko buru izendatzen duena bitarte baterako.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuak betetzea arautzen duen azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuko bigarren xedapen gehigarriko 6. idatz-zatiak xedatzen du Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak izanen duela eskumena unitate organikoetako burutzak bitarte baterako edo jardunean izendatzeko.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko egitura organikoa aldatzen duen abenduaren 26ko 604/1995 Foru Dekretuaren bidez eskuordeturik dauzkadan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. María Teresa Mayayo Chueca andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko funtzionarioa, Tuterako Osasun Barrutiko Emakumeari Laguntzeko Ataleko buru izendatzea bitarte baterako.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

3. Interesatuari, Tuterako Osasun Barrutiko Langileriaren Zerbitzuari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerarako Zerbitzuari, Nominen eta Gastuaren Kontrolerako Zerbitzuari eta Osasun Departamentuko idazkari teknikoari Ebazpen honen berri ematea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren seian.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia, Víctor Manuel Calleja Gómez.

Iragarkiaren kodea: A0201618