26. ALDIZKARIA - 2002ko martxoaren 1a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

M E N D A B I A

Ezkondu gabeko bikote egonkorren Mendabiako Udalaren erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantza. Behin betiko onespena

Mendabiako Udalak, 2001eko irailaren 27ko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Ezkondu gabeko bikote egonkorren udal erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantza, eta erabaki hori 2001eko 149. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, abenduaren 10ean, eman zen argitara.

Erreklamazio, kexa edo oharrak aurkezteko epea amaiturik eta bakarra ere jaso ez denez, behin betikoz onetsitzat jotzen da, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 49. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Mendabian, bi mila eta biko urtarrilaren hamalauan. Alkatea, Samuel Caro Sádaba.

EZKONDU GABEKO BIKOTE EGONKORREN MENDABIAKO UDALAREN ERREGISTROAREN ANTOLAKETA ETA FUNTZIONAMENDUA ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA

1. artikulua. Ezkondu gabeko bikote egonkorren Mendabiako Udalaren erregistroak administrazio izaera du eta bertan ezkontzaz kanpoko bizikidetasunezko elkartzeak, baita haien iraungitzea ere, inskribatzen ahal dira ordenantza honetan ezartzen den eran eta baldintzetan.

2. art. Bikote guztiek, sexu berekoak izan edo ez, erregistroan inskribatzeko eskatzen ahal dute, baldin eta haien adostasun libre eta osoarekin ezkontzaz kanpoko bizikidetasunezko elkartzea osatu badute.

Gutxienez, elkartutako kide batek egon beharko du Mendabiako udalerrian erroldatua, bertan bizi ohi delako.

Halaber, bi kideek zinpeko aitorpena aurkeztu beharko dute, adierazteko ez daudela ez ezkonduak ezta inskribatuak ere ezkondu gabeko bikote egonkorren beste erregistroren batean.

3. art. Bikote bakoitzaren lehenbiziko inskripzioa egiteko, bi lagunek batera agertu beharko dute erregistroaz arduratzen den funtzionarioaren aitzinera, haien artean ezkontzaz kanpoko bizikidetasunezko elkartzea osatzen dutela deklaratzeko.

Ez da inskripziorik eginen bikoteko bat emantzipatu gabeko adingabea bada, edo lerro zuzenean odolkidetasunezko edo adopzio bidezko ahaide badira, nahiz alboko lerrotik bigarren maila bitarteko odolkidetasunezko ahaide badira.

Bikoteko batek akats edo anomalia psikikorik badu, orduan ere ez da inskripziorik eginen.

Horrelakoetan, medikuaren irizpena beharko dute, ezkontzaz kanpoko bizikidetasunezko elkartzea osatzeko gaitasuna aitortzen diena.

Era berean, ukatu eginen da inskripzioa bikoteko bat ezkondua badago edo ezkontzeko gaitasun gabea deklaratua bada.

4. art. Lehenbiziko idazpena egitean, bikoteak beren arteko elkartzeari buruz adierazten dituen argitasun guztiak agerrarazi ahalko ditu.

Hitzez hitz idatzi ahalko dira elkartutako kideen giza eta ondare loturak arautzen dituzten hitzarmenak.

Aitzineko lerrokadan aipatutako edukiak geroago ere inskribatu ahalko dira bikoteko biak bertara azaldurik.

Nolanahi ere, elkartzea bukatu edo iraungitzeko oharpenak egiteko, aski izanen da kide bakar batek hala eskatzea.

5. art. Erregistroa Udaleko idazkaritza orokorrean izanen da.

6. art. Aitzineko artikuluetan aipatzen diren inskripzioak erregistratzeko Liburu Orokorra erabiliko da.

Liburua orri mugigarri, zenbatu eta zigilatuez osatua dago, eta irekitzeko eta ixteko eginbideak paratuko dira hasieran eta bukaeran.

7. art. Bikote bakoitzaren lehenbiziko inskripzioak oinarrizko inskripzioaren izaera izanen du eta horren bazterrean geroago Liburu Orokorrean elkartzeari buruz egiten den beste edozein idazpen agerraraziko da.

8. art. Erregistroak Liburu Lagungarri bat izanen du, inskribatuen deituren arabera ordenaturik, eta bertan adieraziko da Liburu Orokorreko zenbatgarren orrialdean dauden haiekin zerikusia duten oharpenak.

9. art. Erregistroan inskribatutakoen intimitatea, norbanakoarena nahiz familiarena, babesteko, ez zaio publizitaterik emanen idazpenen edukiari, salbu eta erregistroaren ardura duen funtzionarioak egiten dituen egiaztagiriak, bikoteko edozein kidek, epaileek edo auzitegiek hala eskatu ondoren.

10. art. Doakoak izanen dira, erabat, bai inskripzioak bai egiten diren ziurtagiriak.

11. art. Izatezko bikoteen erregistroan inskribatzen diren ezkondu gabeko bizikidetasunezko elkartzeek, ezkontza bidezko elkartzeen tratamendu bera izanen dute Mendabiako Udalean.

XEDAPEN GEHIGARRI BAKARRA

Ordenantza hau berrikusi eginen da, legeetan aldaketarik bada gai honen inguruan.

I. ERANSKINA

Bikote egonkorren udal erregistroa

Mendabiako Udalean, halako egunean (urtea, hilabetea, eguna): ..... eta halako orduan: ......, honako hauek batera agertu gara, ezkondu gabeko bikote egonkorren udal erregistroaren arduradunaren aitzinean:

Izena: ......., jaioterria: ........, bizilekua: ....., helbidea (erroldakoa): .............., adinez nagusia (edo adingabe burujabea, horren agiria aurkezten baitugu), N.A.N. zenbakia: .......,

Izena: ........., jaioterria: ......., bizilekua: ....., helbidea (erroldakoa): .............., adinez nagusia (edo adingabe burujabea, horren agiria aurkezten baitugu) N.A.N. zenbakia: .........

Eta honako hau azaldu nahi dugu:

"Ezkondu gabeko bikote egonkorren" Udal honetako erregistroan inskriba gaitzatela nahi dugula, horri buruzko ordenantzaren arabera, eta horretarako,

Ondokoa adierazten dugu:

Lehendabizi: ezkontzaz kanpoko bizikidetasunezko elkartzea osatzen dugula ........ urtetik aitzina. Aipatu ordenantzan aurreikusitako bizikidetasuna dela eta, gure helbidea honako hau izanen dela: ............... (gogorarazi behar zaio .......... jaun/andreari T.A.O.L.aren 15. artikuluari jarraikiz, erroldatu beharra duela ohiko bizilekuko udalerrian).

Bigarren: ez gaudela gu biok ezkontzaren bidez lotuak, ez eta gutako inor beste inorekin ere.

Hirugarren: gure artean ez dagoela lerro zuzenean odolkidetasunezko edo adopzio bidezko ahaidetasunik, ez eta alboko lerrotik bigarren maila bitarteko odolkidetasunik ere.

Laugarren: gutako inork ez duela akats edo anomalia psikikorik, ez eta elkartzeko inolako ezgaitasunik ere.

Bosgarren: ez dugula nahi (nahi dugula) gure arteko giza nahiz ondare mailako harremanen gaineko hitzarmena erregistroan inskribatzea.

Seigarren: baimena ematen dugula Mendabiako Udal Erroldan honako datu hauek egiaztatzeko.

Eta zin egiten dugu gutako inor ez dagoela inskribatua ez Udal honetako erregistroan, ez maila eta xede bereko inongo herritako erregistroan ere.

Horregatik guztiagatik,

Ezkondu gabeko elkarte egonkorren Mendabiako Udaleko erregistroan inskriba gaitzatela eskatzen dugu.

Eginbidea.-Jasota gera dadin, agerraldi honen bidez, ....... jaunak/andreak eta ............... jaun/andreak osaturiko elkartzea instribatu dela.

Hori guztia jaso eta egiaztatzen dut, Mendabian, ...........(e)an.

Idazkaria,

II. ERANSKINA

Mendabiako Udalean, halako egunean ......... honako hauek agertu gara:

Izen-abizenak: .......................................... N.A.N.: .......... eta

Izen-abizenak: .......................................... N.A.N.: ..........,

Eta ezkondu gabeko bikote egonkorren Udal Erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantzan zehaztutakoarekin bat, adierazten dugu asmoa dugula gure arteko bikote egonkorra bukatutzat edo iraungitzat emateko, izan ere horrelaxe inskribatua dago aipatu Udalaren erregistroan.

Horiek horrela, eskatzen dugu bukatutzat edo iraungitzat eman dezazuela elkartzearen inskripzioa, eta horretarako, honako hau sinatzen dugu.

Eginbidea.-Jasota gera dadin, agerraldi honen bidez, ....................... jaunak/andreak eta jaun/andreak osaturiko elkartzearen iraungitzeari buruz ............................. jaunak/andreak egin duen deklarazioa Liburu Nagusian, ..... orrian, idazpenaren bazterrean idatzi dela.

Hori guztia jaso eta egiaztatzen dut, Mendabian, ...............(e)an.

Idazkaria,

Iragarkiaren kodea: A0200628