26. ALDIZKARIA - 2002ko martxoaren 1a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A G O I T Z

Ordenantzetako aldaketak behin betiko onetsita

2001eko 140. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, azaroaren 19an, ordenantza fiskaletako aldaketen hasierako onespena.

Jendaurreko aldian ez denez erreklamaziorik aurkeztu, aldaketa horiek behin betiko onetsita gelditu dira.

Ordenantza hauetako artikulu hauek aldatu dira:

AGIRIAK LUZATU ETA IZAPIDATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA

6. artikulua. Hauek dira ordenantza honen tarifak:

a) Alderdi batek eskaturik luzatutako ziurtagiriak: 1,80 euro.

b) Hirigintzako agiriak izapidatzea: 300,51 euro.

ORDENANTZA FISKALA, ESTOLDERIA TASA ETA HONDAKIN-UREN ARAZKETARENA ARAUTZEN DITUENA

7. artikulua. Estolderia eta arazketa zerbitzuagatik eskatu beharreko tributu-kuota urteko 12,02 eurokoa izanen da.

UR HORNIDURAREN TASA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA

6. artikulua. Zerbitzua egiteko tarifak ondoren aipatzen diren kontzeptuengatik igorriko dira:

a) Etxeko erabileretarako, metro kubiko bakoitzagatik: 0,18 euro.

b) Industrian edo ureztapenetan erabiltzeko, metro kubiko bakoitzagatik: 0,33 euro.

c) Finketako aisian, ureztapenean eta apainduran erabiltzeko, metro kubiko bakoitzagatik: 0,48 euro.

d) Ekoizpen prozesu bereziagatik ur kantitate handiak kontsumitu behar dituzten enpresak hornitzeagatik, metro kubiko bakoitzagatik, 0,33 euro, 100 metro kubiko bitarte hiruhilekoan, eta hortik gorakoa, 0,18 euro metro kubiko bakoitzeko.

e) Toki Entitateei hornitzeko, metro kubiko bakoitzeko: 0,18 euro.

f) Kontagailu bakarra denean, kontagailu gehiago jartzea ezinezkoa denean, etxe barruan eta baratzea edo lorategia ureztatzeko, 30 metro kubiko bitarte hiruhilekoan, A hizkian ezarritako prezioa, eta gainerakoa, C hizkian ezarritako prezioa.

g) Obretan erabiltzeko, metro kubiko bakoitzagatik: 0,18 euro.

EREMU PUBLIKOKO ETA HERRILURRETAKO ZORUAN, HEGALKINEAN ETA ZORUPEAN EGITEN DIREN APROBETXAMENDU BEREZIEN TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA

Zoruan, hegalkinean eta zorupean egiten diren aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituen ordenantzari dagozkion kopuruen eranskina

a) Barrakak, zaldiko-maldikoak, tiro egiteko txosnak, tonbolak, txurrotegiak eta abar, 10 metro karratu bitartekoak, 15,02 euro egunean.

b) Tabernak, 10 metro karratu bitartekoak, 36,66 euro egunean.

c) Barrakak, zaldiko-maldikoak, tiro egiteko txosnak, tonbolak, txurrotegiak, eta abar, 10 metro karratutik 15 metro karratu bitartekoak, 22,24 euro egunean.

d) Tabernak, 10 metro karratutik 15 metro karratu bitartekoak, 72,72 euro egunean.

e) Barrakak, zaldiko-maldikoak, tiro egiteko txosnak, tonbolak, txurrotegiak, eta abar, 15 metro karratutik 20 metro karratu bitartekoak, 26,44 euro egunean.

f) Tabernak, 15 metro karratutik 20 metro karratu bitartekoak, 108,78 euro egunean.

g) Toki handia hartzen duten establezimenduak, hala nola, txokeko autoen pistak, zirkoak eta abar, kasu bakoitzeko inguruabarrak ikusita eta aurreko irizpideen arabera zehaztuko da prezioa.

h) Lokal itxietako tabernak, jaietan:

-10 metro karratu bitartekoak, 277,67 euro egunean.

-10 metro karratutik 15 metro karratu bitartekoak, 347,08 euro egunean.

-15 metro karratutik gorakoak, 416,50 euro egunean.

i) Merkatu txikiko postua, 15,03 euro egunean.

UDAL HILERRIKO ZERBITZUEN TASA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA

5. artikulua. Tarifak:

-Lur emateagatik, 90,15 euro.

ZABORBILKETAREN TASA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA

6. artikulua. Zerbitzuaren tarifak ez dira murrizten ahal eta urte naturalari dagozkio. Kontzeptu hauengatik kobratuko dira:

a) Etxebizitzak: 63,11 euro urtean.

b) Dendak, bulegoak, harategiak, arrandegiak, banketxeak: 120,20 euro urtean.

c) Tailer eta industriak, oro har: 318,54 euro urtean.

d) Janaridendak-autozerbitzuak: 318,54 euro urtean.

e) Ostatuak: 357,60 euro urtean.

f) Jatetxeak: 476,60 euro urtean.

g) Jatetxeak, logeladunak: 769,29 euro urtean.

h) Hostalak: 952,60 euro urtean.

i) Medikuntza zentroak: 318,54 euro urtean.

Subjektu pasibo bakoitzari tarifa bakar bat aplikatuko zaio; handiena, jarduera bat baino gehiago baditu.

JARDUERA LITZENTZIEN ETA IREKITZEKO LIZENTZIEN TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA

6. art. Honako tarifak aplikatuko dira:

A) Jarduera lizentziak emateagatik:

-Lokalaren azalera 0 eta 20 metro koadro bitartekoa: 120,20 euro.

-Lokalaren azalera 21 eta 100 metro koadro bitartekoa: 300,51 euro.

-Lokalaren azalera 101 eta 500 metro koadro bitartekoa: 601,01 euro.

-Lokalaren azalera 501 metro koadrotik goitikoa: 901,52 euro.

B) Irekitzeko lizentziak emateagatik:

-Lokalaren azalera 0 eta 20 metro koadro bitartekoa: 120,20 euro.

-Lokalaren azalera 21 eta 100 metro koadro bitartekoa: 300,51 euro.

-Lokalaren azalera 101 eta 500 metro koadro bitartekoa: 601,01 euro.

-Lokalaren azalera 501 metro koadrotik goitikoa: 901,52 euro.

Agoitzen, bi mila eta biko urtarrilaren hamabostean. José Javier Esparza Abaurrea.

Iragarkiaren kodea: A0200694