26. ALDIZKARIA - 2002ko martxoaren 1a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A T A R R A B I A

Autotaxien erregelamenduaren aldaketa. Hasierako onespena

Udalak, 2001eko urriaren 31n egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Atarrabiako Autotaxien erregelamenduaren aldaketa, behar bezala eginbideturik espedientean ageri den bezala.

Toki Administrazioari buruzko Foru Legeko 325. artikuluan ezarritakoarekin bat, jendaurrean egonen da hogeita hamar egunez, herritarrek eta interesatuek espedientea aztertu eta erreklamazio nahiz oharrak egin ditzaten.

Atarrabian, bi mila eta biko urtarrilaren hogeita bian. Alkatea, Miguel Alfonso Ucar Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: A0200889