26. ALDIZKARIA - 2002ko martxoaren 1a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A T A R R A B I A

Ordenantza fiskalen aldaketa eta hirilurraren nahiz landalurraren kontribuzioaren zerga tasaren finkapena. Hasierako onespena

Atarrabiako Udalak, 2001eko abenduaren 27an egindako osoko bilkuran, honako hau erabaki zuen:

1.-Hasiera batez onestea lurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa hauek, 2002ko urtarrilaren 1etik aitzinera indarra hartuko baitute:

Ehuneko 0,3527 hirilurreko unitateentzat eta ehuneko 0,3230 landalurreko unitateentzat.

Aurten beste Balorazio Txostenik onesten bada, ezarritako tasa aldatuko da, balio bereko zerga-kuota atera ahal izateko.

2.-Gaur egungo indize eskalari eustea 2002. urtean, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan ezarritako gutxieneko kuotei aplikatzeko:

1,4ko indizea, poligono guztientzat.

3.-Ordenantza fiskal orokorrean egin beharreko aldaketak onestea, baita ondotik aipatzen diren udal zerga eta tasen ordainarazpenei buruzko ordenantza nahiz tarifa eranskinetan egin beharrekoak ere. Testu bateginak espedientean sartu dira.

Ordenantzak:

0.-Ordenantza fiskal orokorra.

1.-Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga.

2.-Lurren balio igoeraren gaineko zerga.

3.-Etxebizitza hutsen gaineko zerga.

4.-Kontribuzio bereziak.

5.-Agiriak luzatu eta tramitatzeko tasak arautzen dituen ordenantza.

6.-Autotaxiak eta alokairuko gainerako ibilgailuak arautzen dituen ordenantza.

7.-Hirigintzako lizentziak emateko tasak eta hirigintzako beste jarduketak arautzen dituen ordenantza.

8.-Jarduera sailkatu eta kaltegabeetarako lizentzien tasak eta establezimenduak irekitzekoak arautzen dituen ordenantza.

9.-Jarduera sailkatu eta kaltegabeak kontrolatu eta establezimenduak irekitzeko lizentziak arautzen dituen ordenantza.

10.-Ordenantza eta udal erabakietan aurreikusitako ikuskapenen tasak arautzen dituen ordenantza.

11.-Ibilgailuak eremu publikotik kentzeko zerbitzuaren tasak arautzen dituen ordenantza.

12.-Ordezko betearazpenen tasak eta betearazteko aginduenak arautzen dituen ordenantza.

13.-Hilerriko zerbitzuak emateko tasak arautzen dituen ordenantza.

14.-Ezkontza zibilak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza.

15.-Erabilera publikoko lurretan zangak, laginketa eta zuloak egiteko eta eremu publikoaren zoladuran edo espaloietan edozein mugimendu egiteko tasak arautzen dituen ordenantza.

16.-Ibilgailuak espaloietan barna sartzeko eta eremu publikoa aparkaleku esklusiborako edo edozein salgairen zamalanetarako erreserbatzeko tasak arautzen dituen ordenantza.

17.-Herriko jabari publikoko zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituen ordenantza.

18.-Herriko jabari publikoko zoruan, hegalkinean eta zorupean horniduren zerbitzu publikoen enpresa ustiatzaileek egiten dituzten aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituen ordenantza

4.-Ondotik aipatzen diren udal jarduera edo zerbitzuen prezioak erregulatzen dituzten arau eta tarifa eranskinetako aldaketak onestea. Testu bateginak espedientean sartu dira.

Prezio publikoak erregulatzen dituzten arauak:

1.-Etxez etxeko laguntza zerbitzua emateko prezio publikoak erregulatzen dituen araua.

2.-Kirol instalazio eta zerbitzuak erabiltzeko prezio publikoak erregulatzen dituen araua.

3.-"Amalur" haur eskolara etorri eta bertan egoteko prezio publikoak erregulatzen dituen araua.

4.-Udalak antolatutako ikastaro eta jardueretako sarrera, izen ematea edo matrikula

Hasiera batez onetsitako tasa, indize, ordenantza eta arauek 2002ko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra, arauzko tramiteak betetakoan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325.1.b) artikuluan ezarritakoari jarraituz, ordenantza fiskaletako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzinera, herritarrek eta bidezko interesa dutenek, epe horren barrenean, espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten.

Atarrabian, bi mila eta biko urtarrilaren hogeita hiruan. Alkatea, Miguel Alfonso Ucar Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: A0200888