26. ALDIZKARIA - 2002ko martxoaren 1a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

Z I Z U R

Hirigintzako hitzarmena

Zizur Zendeako Udalaren eta Haizea 2002, S.L. enpresaren artean sinatutako hirigintza hitzarmena jendaurreko informazioan egonen da 15 egunez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesatuek azter dezaten Udalaren Gazolazko egoitzetan eta bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 141. artikuluari jarraikiz.

Gazolatzen, bi mila eta biko urtarrilaren hemezortzian. Alkate udalburua, José Ricardo Pérez Torrano

Iragarkiaren kodea: A0200887