26. ALDIZKARIA - 2002ko martxoaren 1a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

Z A N G O Z A

Herrilurretako lurzatien mugapena

Zangozako Udalak, 2001eko abenduaren 27ko osoko bilkura arruntean, bertzeak bertze herrilurretako lurzati hauetan mugapena egiteko espedientea abiaraztea erabaki zuen:

Poligonoa: 5. Lurzatia: 235. Alderdia: Linás. Azalera: 292 metro karratu. Mugak: Iparraldea, 233; Hegoaldea, 237; Ekialdea, 237; Mendebaldea, 236.

Poligonoa: 5. Lurzatia: 236. Alderdia: Linás. Azalera: 3.683 metro karratu. Mugak: Iparraldea, 231; Hegoaldea, 237; Ekialdea, 235; Mendebaldea, erretena.

Poligonoa: 5. Lurzatia: 237. Alderdia: Linás. Azalera: 6.081 metro karratu. Mugak: Iparraldea, 236-234; Hegoaldea, ugaldea; Ekialdea, ardibidea; Mendebaldea, erretena.

Poligonoa: 5. Lurzatia: 238. Alderdia: Linás. Azalera: 997 metro karratu. Mugak: Iparraldea, 239; Hegoaldea, ugaldea; Ekialdea, erretena; Mendebaldea, 240.

Poligonoa: 5. Lurzatia: 239. Alderdia: Linás. Azalera: 5.567 metro karratu. Mugak: Iparraldea, 240; Hegoaldea, 238; Ekialdea, erretena; Mendebaldea, 240.

Mugapen lanak iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu baino hiruretan hogeita bortz egun geroago eginen dira.

Argitara ematen da, Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 114. artikuluan eta Ondasunen gaineko Erregelamenduaren 47. eta ondoko artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, orok jakin dezan eta interesa dutenek beren eskubideak frogatu eta sustengatzeko agiri egoki guzti-guztiak ekar ditzaten, izan ere lanak hasi baino hogei egun lehenago bukatuko den epea dute horretarako.

Zangozan, bi mila eta biko urtarrilaren hiruan. Alkate udalburua, José Daniel Plano Izaguirre.

Iragarkiaren kodea: A0200855