26. ALDIZKARIA - 2002ko martxoaren 1a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

Z A N G O Z A

Aurri espedientea

Zangozako Udalak, 2001eko abenduaren 27ko osoko bilkura arruntean, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen:

1.-Ondoko eraikina aurri egoeran deklaratzeko alde biko espedientea irekitzea: San Miguel karrikako 5 zenbakia, 5. poligonoko 607. lurzatiari dagokiona. Juan Iribarren Iso jauna da katastroko titularra.

2.-Erabaki honen jakinarazpenaren bidez, egon daitezkeen bizilagunek eta aipatu higiezinean benetako eskubideak dituzten titularrek esan behar dutena entzuteko deia egitea. Udal arkitektoaren txostena ere erantsi da, hamabost egun balioduneko epean, erabakia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek beren eskubideen aldeko alegazioak aurkez ditzaten Udalaren erregistro orokorrean, xede horretarako egoki juzgatzen dituzten agiri, perituen txosten eta frogak erantsiz.

3.-Erabaki honen gaineko ediktua Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, legezko ondorioak izan ditzan eta, batez ere, aurkitzeko moduan ez dauden bestelako interesatuendako balio dezan, hori guztia Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiondako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Foru Legean xedatutakoari jarraikiz.

Zangozan, bi mila eta biko urtarrilaren hiruan. Alkate udalburua, José Daniel Plano Izaguirre.

Iragarkiaren kodea: A0200853